Asko dira ikaskuntza-prozesuetan
porrot egiten duten ikasleak. Horretan ez dute motibaziorik aurkitzen, galduta
ikusten dituzte haien buruak, denbora galtzetzat jotzen dute, baliorik ez diote
aurkitzen … Ikasleek interesa
galdu eta derrigorrezkoa den hezkuntza bertan behera uzten dute. Arazo larria
dugu hau; izan ere, etorkizunean lan duina izatekotan, titulazio baten jabe
izan behar gara. Beraz, nola bukatu gero
eta ohikoagoak diren egoera larri hauekin?
Ikasleak
ezagutzarenganako interes handia dauka, bai, baino horretarako haren ahalmen
eta dohainak erakutsi eta azaleratzeko aukera emango dion metodologia
beharrezkoa du, metodologia tradizionalak deuseztatzearekin batera. Irakasleak
gidaturiko talde txikietan garatzen den eta ikaslea erdigune hartuta gauzatzen
den ikaskuntza gisa defini genitzake lan proiektuak, eta honakoa izan
daiteke aurretik planteatutako egoerarekin bukatzeko modua.
Honen helburua, ikasleen
interes, esperientzia zein ezagutzekin lotutako arazo edo egoera bati aurre
egiteko erantzuna bilatzea da. Modu honetan, ikaslea protagonista dela kontuan
hartuta, eta hau momenturo motibatuta egongo dela kontuan izanda,
egunerokotasunarekin lotura ezarriko baitu, modu honetan jarduera zentzuzkotzat
joz, haien estrategiak aplikatu beharko ditu soluzioa bilatzekotan.
Errazago ulertzeko adibide
batekin azalduko dugu. LH-ko ikasleei honakoa planteatu zitzaien: zuen bidai ideala imajinatu. Bidai horretako
esanguratsuak eta bidai hori definitzeko erabiliko zenituzten objektuak zuen
ingurune hurbilean aurkitu, horiei argazki bat atera eta horiek non aurkitu
dituzuen plano batean adierazi. Ondoren, horren aurkezpena egingo dute
klasekideen aurrean, eta klaseekideek haien artean eztabaidatuz, bidai ideal hori
zein den asmatu beharko dute.
Proiektu sinple honen bitartez
lantzen diren eduki zein gaitasunak ugariak dira. Oinarria den idealizazioaren
irudikapenaz gainera, errepresentazioa ez-ohiko modu originalean
egingo dute, horretarako IKT lan-tresnak menperatu beharko dituztelarik.
Gainera, oso subjektiboa den sinbolizazioa emango da, hura arrazoituz.
Guzti honek hausnarketa prozesuak, autonomia, ekimen
pertsonala, pentsamendu kritikoa, sormena … bezalako gaitasunak
biltzen ditu. Baino horretaz gainera, ikasleek haien prozesuak azaltzerako
orduan, komunikazioa zein hizkuntza lantzen dira, eta gainontzeko
taldekideen arteko komunikazioa, errespetua, talde-lana, eztabaida,
iritzi aniztasuna … guztion artean klasekideen bidai ideala zein de
asmatu beharko dute eta. Gainera, honako hau geografia lantzeko
parada egokia izan daiteke.
Honekin loturik, proiektuak
funtsa ez galtzekotan eta ikasleen haien interesa pizturik mantentzekotan,
proiektuak irauten duen denboran zehar eskolaz-kanpoko zenbait jarduera
burutzea gomendagarria izan daiteke, betidanik guztiok gustuko izan ditugunak:
erakustaldiak, antzerkiak, bisitak, gonbidatuak ….
Aurretik esan bezala, haurrak
protagonista sentitzea bilatzen dugu, ikaskuntza-prozesuaren parte aktibo,
baloratuak, egindakoaz harro, bere buruan sinesten duen bitartean; helburuetako
bat, lanak eta esfortzuak saria duelakoaz ohartaraztea da, lan egiteko ohiturak
galdu ez ditzaten. Horretarako, proiektuak arrakastatsua suerta daitezen,
garrantzitsua da merezitako bukaera ematea, haurrek haien lanak aurkeztuz,
erakusketa baten bitartez, edota ikastetxeko gainontzeko ikasleei azalduz …
Argi dago, beraz, nahiz eta curriculumaren mugetatik
haratago joan, eta testuliburua oinarri ez izanda, asko direla landu daitezkeen
eduki, jakintza zein gaitasunak, modu dinamiko, ludiko eta motibagarrian, eta
betidanik hainbeste gustuko izan dugun ekintza praktikoaren bitartez. Gainera,
ikaskuntza esanguratsua da oso, ikasleek haien ikaskuntza propioa bultzatzen
baitute.
Kontua ez da gauzak egitea egitearren,
behartuta, curriculumean araututa daudelako. Curriculumean azaltzen diren edukiak
egunerokotasunean dituen aplikazioez eta beraz horiek menperatzearen beharraz
ohartarazi behar ditugu, ikaskuntza prozesua zentzuzkotzat jo ditzaten, eta
horretan aktibo eta parte-hartzaile izan daitezen. Honekin lotua, beraz,
zeresan eta garrantzi handia du irakaslearen metodologiak. Lilian Dabdou
Alvarado-ren gogoetak ederki islatzen duen moduan, “el verdadero
maestro no es aquél que te presta sus alas, sino el que te ayuda a desplegar las tuyas”. Hezkuntza
ez da transmisiboa izan behar; haurrek, informazioa haien buruetan sartu
baino, horri aurre egiten, berritzaile
izaten, euren buruei galderak planteatzen, ikertzen, deskubritzen, asmatzen,
konparatzen, ekimena izaten ... ikasi behar dute; hau da, haiek beraiek izaten.
Horretarako modua aurrekoa bezalako erronkak planteatzea izan daiteke.
Lan-proiektuak gero eta
erabiliagoak diren lan-teknikak dira. Orain arte oso erabilia izan den metodo
tradizionalari aurre egiteko alternatiba dugu, metodologia berritzailea guztiz,
ikastetxeetan gero eta gehiago erabilia, honek dakarren emaitza eta ondorio
positibo ugari eta arrakastengatik. Beraz, zergatik
ez ondorio negatiboak dakarten metodologia tradizionalak deuseztatu eta emaitza
eraginkorrak eta positiboak dakarten lan-proiektuak bezalako metodologiengan
apustu egin?
Bibliografia:
Power point: Lan proiektuak metodologia
http://cursos.cepcastilleja.org/mod/forum/discuss.php?d=6236