Gai bakoitzaren
inguruan ateratako ondorio nagusiak islatuko ditut hemen, garrantzizkoenak,
laburpen gisa, landutako gai desberdinak lotzen saiatuz.
Egun
irudien munduan bizi gara, baino ez dugu ahaztu behar irudiak eraikitze bat
direla; errealitatea interesen arabera modaltzen dugu. Horretarako, forma,
kolorea, ehundura, argia, efektuak … konbinatuko ditu, irudi erakargarriak
suertatzea bilatuz.
Erakargarriak izanik, horiek haurrak
liluratu eta egunero ikusgai dituzten
horiek kopiatzen saiatzen dira etengabe; haientzako ikusten duten hori besterik
ez da existitzen; horregatik, ikusten dituzten horiek estereotipo bilakatzen dira, orokortasuna
eta uniformetasuna gailentzen direlarik, banakako zein adierazpen naturalaren
gainetik.
Eragin negatibo hori positibo
bihurtzeko, helduen interferentzia ekidin eta eredu aniztasuna eskainiko da, interesen
araberako aukeraketa kritikoa eman dadin, adierazpena pertsonalagoa zein
aberatsagoa bihurtuz. Aldaketak zein desbideratzeak aurkeztu ditzaketen eskemak
baliatu behar ditugu horretarako.
Eredu
ditugun irudi horien bidez komunikatu nahi dena, modu esplizitu zein
inplizituan, eragina dute gugan, eta
horregatik horien aurrean jarrera kritiko bat esnatu eta garatzea ezinbestekoa
da. Ezinbestekoa
da beraz, ikasgaiak biltzen dituen eta
haren izaera diren hiru dimentsioak lantzea, hautematzailea: aztertzen ikasi, jakin eta aztertutakoa
ulertu barne duena.
Hezkuntza Artistikoa, beraz, ez
da soilik irakasleak materialak banatu eta guk horiek gure nahieran moldatu eta
erabiltzea, dibertitzen garen bitartean; Hezkuntza Artistikoa gero eta gutxiago
lantzen diren eta gure oinarri diren aspektu afektibo, emozional eta estetikoak
lantzeko ikasgai aproposa dugu.
Ondarea
izan daiteke horretarako gai egokia. Ondarea elementu materialak, publikoak,
iraganekoak, guztion ezagun … direlakoaren ustea argia da. Baino ondarea oso
subjektiboa da, eta ez da objektu sinple bat. Ondarea norbanakoaren altxor oso
preziatua da, gugan eragiten duen sentimendua ulertzeko ezagutu beharreko erlazio
bereziak tartean dituenak. Elementu inmaterial horiek dira
ondarearen funtsa; gure nortasunaren erreferente izan daitezke, eta beraz, ez
du zertan iraganeko kontua izan behar.
“Ez al da posible edozein
irakaskuntza-ikaskuntza eduki ondarea bihurtu?” Izan ere, norbanako zein talde batek dituen
interesak baitira hura ondare bilakatzen duenak.
Eta ondarea dakarten emaitza
arrakastatsuengatik gero eta gehiago erabiltzen diren proiektuen bitartez landu
daiteke. Nahiz eta curriculumaren
mugetatik haratago joan, eta testuliburua oinarri ez izanda, asko dira landu
daitezkeen eduki, jakintza zein gaitasunak, modu dinamiko, ludiko eta
motibagarrian. Hauetan gainera, ikaslea protagonista izanik,
ikaskuntza-prozesuaren parte aktibo izanda,
langile, baloratua, egindakoaz harro, eta bere buruan sinetsiko du; ikaskuntza esanguratsua da oso gainera ,
ikasleek haien ikaskuntza propioa bultzatzen baitute.
Jarrera hau da ebaluatu beharko zena, eta ez askotan
urduritasunak eraginda traizionatzen gaituzten azterketak. Gehienbat ikaskuntza prozesua
behatzea da garrantzizkoa, horretan argi islatzen baita ikasleen jarrera,
ikaskuntza prozesuan aurrerapenak eta garapenak emateko gogo eta nahiak; esaten
den moduan, esfortzu guztiak, bere saria du, eta hein handi batean
horren araberakoa izango beharko zen ebaluazioa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario