martes, 4 de noviembre de 2014

Ondare hezkuntza

Ondarea hitza entzun eta zer da burura datorkizun lehendabizikoa? Hau izan zen irakasleak planteatu zigun galdera, gaiaren sarrera gisa. La Alhambra, Iruñako katedrala, Egiptoko piramideak, Bartzelonako Sagrada Familia, Goyaren margolanak … izan ziren gure erantzunak. Galdera da, zein erlazio dituzte horiek? Konparatu eta aztertzerakoan, guztiak elementu materialak, fisikoak, publikoak, iraganekoak, guztion ezagun … direlakoaren ondorioa argia da.

Nabarmena da, beraz, ondarea antzinako monumentu zein elementu-objektu historiko ezagunekin lotzeko dagoen joera. Turismoa izan daiteke neurri handi batean erreferente horien inposatzaile, baino ondarea hori besterik ez da, oinarria beste bat du: pertsonak. Beraz, elementu-objektu historiko horien atzean zer dago? Zein da bere esanahia? Zerk bultzatu zuen egileak horretara? Eraikuntzak zein ondorio ekarri zituen? …

Lo patrimonial testuan azaltzen den bezala, ondarea gizakion ondasuna da, gu gara horren oinordeko, horren mezulari, transmisore … Ondarea eta gizakiak bereiztezinak dira; ondarea norbanakoaren parte da, esanguratsua harentzako, gugan eragiten duen sentimendua ulertzeko ezagutu beharreko zenbait arrazoi eta gertaera desberdinengatik. Erlazio horiek dira, gehienbat, ondarea ulertzeko jakin beharrekoak, horiek baitira ondarearen funtsa.

Ondarea-elementu fisikoa lotura indarrean dagoen ideia da, baino ondarea definitzen duten ezaugarriak norbanakoaren eta elementu material-inmaterial-espiritualen arteko erlazioek osatzen dute ere, eta ez bakarrik ustezko ondasun horiek.

Gizakia tartean egonda, subjektiboa da oso. Altxorra balitz bezala gordetzen dut nik bikoteak behin idatzitako gutuna. Oroitzapen materialak dira horiek, hark orain gutxi oparitutako artzatxoa bezala, edota elkarrekin ateratako argazki desberdinak kasu. Balore handiko objektuak ditut nik horiek, eragin dizkidaten momentu polit eta zoriontsuengatik. Eta naiz eta horiek aurrean ez izan, horiek eragiten dizkidaten oroitzapenak, burura ekartzen dizkidaten momentu eta istorioak, gure artean gertatutakoak … luzaroan izango ditut gogoan.

Nabarmena da, beraz, ezartzen diren erlazio horiek, hau da, elementu inmaterial horiek duten garrantzia. Objektu materialekin batera, ondarea ulertzeko gakoa dira. Are gehiago, objektu materialak galduz gero, erlazio horiek eragindako oroitzapenak ditugu, baina memoria galduz gero, zer geratzen zaigu? Zein izan zen gure istorioa? Zer da gure seme-alabei transmitituko dieguna?



Indarrean dagoen beste ideia ondarea-iragana arteko lotura dugu. Baina aurreko adibidea aztertuta, garaikidea dena, eraikitze prozesuan zein sortu berria izan den edozer norbanakoan eragin dezakeen esangura nabarmena da ere, haren nortasun erreferentea suertatu daitekeelarik.

Beraz, ondareak gizabanakoarekin duen erlazio eta gertutasuna ikusita, eta horrek gugan izan ditzakeen ondorioak ikusita, zergatik ez gehiagotan landu? “Ez al da posible edozein irakaskuntza-ikaskuntza eduki ondarea bihurtu?” Hauek norbanakoaren nortasun erreferenteen parte izan daitezke, haren interes-guneekin bat egin, haren beharrekin, egonezinekin, lehentasunekin … Eta modu honetan ondarea bilakatu, Olaia Fontalek azaltzen duen moduan, norbanako zein talde batek dituen interesak baitira hura ondare bilakatzen duenak.

Irakaskuntza ondare bilakatze prozesuetarantz orientatzeko aukera badago, beraz. Ikasleak haien ondare artistiko zein kulturalekin bat eginaraztean, hezkuntzaren atzean dauden baloreak ondareak haiengan eragiten dituen efektu eta ondorioekin uztartuak geratuko dira. Beraz, gure oinarri diren emozio zein sentimenduak gero eta gutxiago lantzen dituen Hezkuntza Sistemaren aurrean, ondarea bezalako edukien bitartez  haurrek haien nortasunak eraikitzen lagun ditzagun.

Bibliografia:
Lo patrimonial. Olaia Fontal

No hay comentarios:

Publicar un comentario