martes, 4 de noviembre de 2014

Arte hezkuntza proiektuak

Asko dira ikaskuntza-prozesuetan porrot egiten duten ikasleak. Horretan ez dute motibaziorik aurkitzen, galduta ikusten dituzte haien buruak, denbora galtzetzat jotzen dute, baliorik ez diote aurkitzen … Ikasleek interesa galdu eta derrigorrezkoa den hezkuntza bertan behera uzten dute. Arazo larria dugu hau; izan ere, etorkizunean lan duina izatekotan, titulazio baten jabe izan behar gara. Beraz, nola bukatu gero eta ohikoagoak diren egoera larri hauekin?

Ikasleak ezagutzarenganako interes handia dauka, bai, baino horretarako haren ahalmen eta dohainak erakutsi eta azaleratzeko aukera emango dion metodologia beharrezkoa du, metodologia tradizionalak deuseztatzearekin batera. Irakasleak gidaturiko talde txikietan garatzen den eta ikaslea erdigune hartuta gauzatzen den ikaskuntza gisa defini genitzake lan proiektuak, eta honakoa izan daiteke aurretik planteatutako egoerarekin bukatzeko modua.

Honen helburua, ikasleen interes, esperientzia zein ezagutzekin lotutako arazo edo egoera bati aurre egiteko erantzuna bilatzea da. Modu honetan, ikaslea protagonista dela kontuan hartuta, eta hau momenturo motibatuta egongo dela kontuan izanda, egunerokotasunarekin lotura ezarriko baitu, modu honetan jarduera zentzuzkotzat joz, haien estrategiak aplikatu beharko ditu soluzioa bilatzekotan.

Errazago ulertzeko adibide batekin azalduko dugu. LH-ko ikasleei honakoa planteatu zitzaien: zuen bidai ideala imajinatu. Bidai horretako esanguratsuak eta bidai hori definitzeko erabiliko zenituzten objektuak zuen ingurune hurbilean aurkitu, horiei argazki bat atera eta horiek non aurkitu dituzuen plano batean adierazi. Ondoren, horren aurkezpena egingo dute klasekideen aurrean, eta klaseekideek haien artean eztabaidatuz, bidai ideal hori zein den asmatu beharko dute.

Proiektu sinple honen bitartez lantzen diren eduki zein gaitasunak ugariak dira. Oinarria den idealizazioaren irudikapenaz gainera, errepresentazioa ez-ohiko modu originalean egingo dute, horretarako IKT lan-tresnak menperatu beharko dituztelarik. Gainera, oso subjektiboa den sinbolizazioa emango da, hura arrazoituz. Guzti honek hausnarketa prozesuak, autonomia, ekimen pertsonala, pentsamendu kritikoa, sormena … bezalako gaitasunak biltzen ditu. Baino horretaz gainera, ikasleek haien prozesuak azaltzerako orduan, komunikazioa zein hizkuntza lantzen dira, eta gainontzeko taldekideen arteko komunikazioa, errespetua, talde-lana, eztabaida, iritzi aniztasuna … guztion artean klasekideen bidai ideala zein de asmatu beharko dute eta. Gainera, honako hau geografia lantzeko parada egokia izan daiteke.

Honekin loturik, proiektuak funtsa ez galtzekotan eta ikasleen haien interesa pizturik mantentzekotan, proiektuak irauten duen denboran zehar eskolaz-kanpoko zenbait jarduera burutzea gomendagarria izan daiteke, betidanik guztiok gustuko izan ditugunak: erakustaldiak, antzerkiak, bisitak, gonbidatuak ….

Aurretik esan bezala, haurrak protagonista sentitzea bilatzen dugu, ikaskuntza-prozesuaren parte aktibo, baloratuak, egindakoaz harro, bere buruan sinesten duen bitartean; helburuetako bat, lanak eta esfortzuak saria duelakoaz ohartaraztea da, lan egiteko ohiturak galdu ez ditzaten. Horretarako, proiektuak arrakastatsua suerta daitezen, garrantzitsua da merezitako bukaera ematea, haurrek haien lanak aurkeztuz, erakusketa baten bitartez, edota ikastetxeko gainontzeko ikasleei azalduz …




Argi dago, beraz, nahiz eta curriculumaren mugetatik haratago joan, eta testuliburua oinarri ez izanda, asko direla landu daitezkeen eduki, jakintza zein gaitasunak, modu dinamiko, ludiko eta motibagarrian, eta betidanik hainbeste gustuko izan dugun ekintza praktikoaren bitartez. Gainera, ikaskuntza esanguratsua da oso, ikasleek haien ikaskuntza propioa bultzatzen baitute.

Kontua ez da gauzak egitea egitearren, behartuta, curriculumean araututa daudelako. Curriculumean azaltzen diren edukiak egunerokotasunean dituen aplikazioez eta beraz horiek menperatzearen beharraz ohartarazi behar ditugu, ikaskuntza prozesua zentzuzkotzat jo ditzaten, eta horretan aktibo eta parte-hartzaile izan daitezen. Honekin lotua, beraz, zeresan eta garrantzi handia du irakaslearen metodologiak. Lilian Dabdou Alvarado-ren gogoetak ederki islatzen duen moduan, “el verdadero maestro no es aquél que te presta sus alas, sino el que te ayuda a desplegar las tuyas”. Hezkuntza ez da transmisiboa izan behar; haurrek, informazioa haien buruetan sartu baino,  horri aurre egiten, berritzaile izaten, euren buruei galderak planteatzen, ikertzen, deskubritzen, asmatzen, konparatzen, ekimena izaten ... ikasi behar dute; hau da, haiek beraiek izaten. Horretarako modua aurrekoa bezalako erronkak planteatzea izan daiteke.

Lan-proiektuak gero eta erabiliagoak diren lan-teknikak dira. Orain arte oso erabilia izan den metodo tradizionalari aurre egiteko alternatiba dugu, metodologia berritzailea guztiz, ikastetxeetan gero eta gehiago erabilia, honek dakarren emaitza eta ondorio positibo ugari eta arrakastengatik. Beraz, zergatik ez ondorio negatiboak dakarten metodologia tradizionalak deuseztatu eta emaitza eraginkorrak eta positiboak dakarten lan-proiektuak bezalako metodologiengan apustu egin?

Bibliografia:
Power point: Lan proiektuak metodologia

http://cursos.cepcastilleja.org/mod/forum/discuss.php?d=6236

No hay comentarios:

Publicar un comentario