Nola jakin dezakegu ikaslea era esanguratsuan
ikasten ari den?; nola jakin dezakegu ikaslea ikasten ari den ikasten, edo
irakatsi nahi zaiona ikasten ario te den? Ebaluazioa egin edo ez egin, eta
egitekotan hau modu aproposenean gauzatzeko nola egin izan da irakasleen arazo
nagusietako bat; izan ere haurraren
erritmoa errespetatu behar da; notekin ikasle lehiakorrak sortzen dira;
kalifikazioek ez diote ikasleari laguntzen bere ikaskuntzaren ardura hartzen
eta ikaskuntza interpretatzen … bezalakoak entzun ditugu betidanik.
Haurrak ginenean bezala, asko izan dira nota baxuak ateratzeagatik
egindako negarrak, asko izan dira nota hobeagoak ateratzeagatik ikasleen artean
eman diren suminak, ikasleek emaitza baxuak ateratzeagatik eman diren
bazterketak … Ikasleek egindako lanak zenbaki bidez ebaluatzea, beraz, oso
aproposa ez dela ondorioztatu dezakegu. Baino ikaskuntza prozesu orok bere
ebaluazioa beharrezkoa du.
Ikaskuntza prozesu ororen nondik
norakoak ezagutzea beharrezkoa da. Hau modu egokian gauzatuta ikasleek horretan
dituzten gorabeherak, zailtasunak, abileziak, ahultasunak … ezagutu, eta
horietan aurrerapauso zein garapenak emateko aukera izango dugu. Perez Gomez-en hitzekin bat, ebaluazioa
prozesu bat da, saiatzen dena ikasgelako irakaskuntza- eta
ikaskuntza-prozesuetan jarraipena egiten eta horiek esplikatzen (ez neurtzen).
Modu honetan, nahiz eta askok
Hezkuntza Artistikoa ikasgai ludikoa besterik ez kontsideratu (askotan honen
kudeaketa egokia ez baita, Curriculuma
atalean azaldu bezala), gainontzeko irakasgaien izaera bereko ikasgaia
dugu; horren ildotik, metodologia egokiaren bitartez, horren
edukiak landu eta beraz helburuak betetzen diren ebaluatu beharko da.
Iraganean eta oraindik ere askotan egiten den bezala, artelanak
errealistak eta ederrak izateagatik izan dira baloratuak eta ebaluatuak; haurrak
ginenean bezala, gelako artista koloreztatzeko orduan marratik ateratzen ez
zena zen, edota marrazki polit-politak egiten zituena, zirriborrorik gabeak. Baino ebaluatu
beharrekoa ez da produktua bakarrik. Ikasgaiaren oinarri den ikusten, sentitzen, pentsatzen ... duguna
adieraztea, bakoitzak gure modura komunikatzen dugu; beraz, horretan
garrantzitsua dena gauzak modu horretan egitera eraman gaituena ulertzea eta
jakinaraztea da, eta ez emaitza finalari
erreparatzea.
Guztiok ditugun trebetasunak eta abileziak desberdinak dira; guztiok
ditugun zailtasun eta ahultasunak desberdinak dira; baino ikaskuntza prozesuan
aurrerapenak eta garapenak emateko gogo eta nahiak gure esku daude. Modu honetan,
lanarekiko jarrera, taldearekiko zein irakasleekiko jarrera, gaiarekiko
interesa, parte-hartzea, inplikazioa, norbanakoaren esfortzu eta saiakera,
gainontzeko gelakideekiko jarrera … zeresan handia dute. Gainera, aurrekoak
erreparatuta eta ikasleen autoebaluazioarekin batera, ederki ulertu ditzakegu
eta oraingoan bai behar bezala ebaluatu ikasleak.
Baino
aurretik Curriculuma atalean azaldu bezala, Hezkuntza Artistikoak ez ditu
soilik jarduera praktikoak biltzen. Honetan artista desberdinak ezagutzea,
hauek haien lanen bitartez transmititzen dituzten mezuak irakurtzen ikastea,
inguratzen gaituzten irudi zein
kultura bisualen aurrean haien zentzu kritikoa esnatzea … tartean ditu, eta
horren ildotik kontzeptuak barneratzean, artistak ezagutzean, ikaskuntza
instrumentaletan izandako aurrerapenetan, prozedura eta teknika desberdinen
ezagutzan, azalpen eta aurkezpenak modu argian gauzatzean … jarraipenak egin
beharko ditu irakasleak.
Irakaslea aholkulari moduan arituko da, ikasleek haien prozesuaren
inguruan hausnartzera bultzatuz, modu serio eta koherentean lan egiteko;
gainera, uneoro ikasleei adi egon beharko da, jarduerak gauzatzen dituzten
bitartean. Nahiz eta emaitzan ere erreparatu, gehienbat prozesua behatzea da
garrantzizkoa, horretan argi eta garbi islatzen baita ikasleen jarrera,
ikaskuntza prozesuan aurrerapausoak eta garapenak emateko gogo eta nahiak;;
esaten den moduan, esfortzu guztiak, bere saria du, eta hein handi
batean horren araberakoa beharko zen ebaluazioa, eta ez askotan urduritasunak
eraginda traizionatzen gaituzten azterketen emaitzen araberakoa.
Bibliografia:
Evaluacion en la EA y los comportamientos artisticos. Fernando Hernandez
Ebaluazioa. F. Fernandez
No hay comentarios:
Publicar un comentario