Egun
irudien munduan bizi gara; irudiz inguratuta gaude, eta zer esanik ez haur
txikiek. Egunerokotasunean, telebistan, interneten, bideojokoetan,
iragarkietan, komikietan … irudiak presente daude nonahi. Horiek haurrak
liluratu eta modu honetan, zuzenean zein zeharka, zenbait mezu, balore eta
jarrera transmititzen dizkiete.
Haiekiko duten
mendekotasun handiaren
ondorioz, behin eta berriz ikusten dutenak eragindua, manipulazio
antzeko bat ematen dela esan dezakegu; gure haurtzaroa horren adibide dugu: mutilak
Super Man bezalako pertsonai indartsuarekin identifikatzen ziren moduan, neskak
Barbie-ak ederrak zituzten eredu, egun bezala. Perfektuak izanik, haien maitasun-platonikoak bihurtu eta haien
edertasun-kanona jarraitu eta haien moduko izaerak izatera behartuta ikusten ditugu
gure buruak. Arazoa
horiek
ez lortzeak
eragiten dituen ondorio negatibo larriak dira: frustrazioa,
zoriontasun-eza, ziurtasun-gabezia, beldurra, inbidia, balorazio negatiboak ...
Azken batean, gure
burua ez dugu ez
onartu ez maitatuko.
Magritt-en
“Hau ez da sagar bat” obrak
adierazten duen moduan, irudiak irudikapenak dira, ez dira errealitatea; Arte
Ederretan doktoregoa den Alfred Porres-en hitzetan, identificar imagen y
realidad de manera tan inmediata conlleva el riesgo de olvidar que la imagen no
es la realidad sino una de sus representaciones posibles y que, tras cada
representación, siempre hay alguien que media. Irudiak eraikitze bat
dira, eta ez dute errealitatea islatzen, baizik eta interesen arabera
moldatzen.
Artistak
adierazi eta komunikatu nahi duenaren arabera, irudiaren ezaugarri diren forma, kolorea, ehundura eta argia modu
batean edo bestean baliatuko ditu, egokitasunaren arabera; horien
konbinazioaren arabera, eta honi aplikatutako efektuen arabera, gugan eragingo duen pertzepzioa desberdina
izango da. Alfredo Palacios-ek azaltzen duen moduan, la fascinación por ese universo
visual se basa en el inteligente uso que hacen los productores de imágenes de
unas claves estéticas que resultan extremadamente atractivas para los niños.
Beste
modu batean esanda, transmititu nahi den mezuaren arabera erabiltzen den ikus
lengoaia desberdina da. Irudikapen funtzioaren arabera (informatiboa, komertziala, artistikoa) erabilitako estiloa
desberdina izango da. Hala ere horretan beti aurkituko ditugu irudiaren esanahia
biltzen duen denotazioa eta konnotazioa:
irudian ikusten dena, eta horrek iradokitzen duena.
Filosofo
garikidea zen Derrida-rekin bat, en toda representacion hay unos poderes.
Hautemate ekintza, aldiz, ez da batere sinplea, nahiz eta egunerokoa
eta automatikoa izan. Informazioa bera da norbanako guztientzat, baino
interpretazioan ezberdintasunak daude ordea; kulturak, hezkuntzak, adinak,
oroimenak, adimenak eta baita egoera emozionalak ere emaitza eraldatu dezakete.
Guzti
honen aurrean, ikasleek, transimitu nahi diren mezu horiek irakurtzen eta
kritikoki interpretatzen ikasi beharko dute, eta haien ezagutza propioak
eraiki; horretarako, era egokian hezi beharko ditugu, haiek izan daitezen haien
buruengatik erabaki ditzaten, eta ez gizarteak, orain arte gugan zeresan handia
izan duenak.
Modu
honetan garrantzitsua da Hezkuntza Artistikoan aipatzen diren dimentsio guztiak
lantzea; horren artean hautematzailea dago: aztertzen ikasi,
jakin eta aztertutakoa ulertu. Helduok
beraiekin eztabaidatuz eta elkarrizketaren bitartez, beraiengan jarrera
kritikoa sustatzen ahalegindu beharko ginake. Ikusgai dauden irudi guzti hauek,
gehienak kontsumoa helburu dutenak, eragina dute gugan, modu inplizitu zein
esplizituan, eta horregatik horien aurrean jarrera kritiko bat esnatu eta garatzea
ezinbestekoa da; ikusle pasiboak izan beharrean, ikus kultura landu
beharko genuke elkarrizketa eta eztabaida sustatuz. Gure ingurunea eta
errealitatea ezagutu behar dugu, eta inguratzen gaituen hori kritikoki
baloratu.
Bibliografia:
Alfredo Palacios. (2006). El dibujo infantil y la influencia de la cultura visual: todas las imágenes del mundo caben en un dibujo.
Power point: ikus lengoaia
No hay comentarios:
Publicar un comentario