martes, 4 de noviembre de 2014

Estereotipo plastiko eta grafikoak

Hezkuntza artistikoa ikasgaia emozio eta sentimenduen lanketarekin lotua izan ohi da gehienetan; amorruak, nahiak, aldarteak … era berezi, original zein desberdinetan islatzeko baliatu duten artista askok, sormenaren garapenaren emaitza gisa. Egun, ordea, ikasleak adinez aurrera egin ahala, nabarmena da haien sormen zein irudikapen ahalmen galera etengabea.

Guk betidanik egin izan dugun moduan, haurrei etxe bat marraztea eskatu eta betiko etxe tipikoa marraztuko du, teilatu gorriduna, alboetan bi leiho eta behealdean ate bat dituena. Eguzkia horren beste adibide argia dugu; borobila, alboetan izpiak dituela eta hori-horiduna marrazten dugu guztiok. Zeren ondorio da hau?



Irudiz inguratuta bizi gara, haurrak gehienbat. Interneten, telebistan, bideojokoetan, liburuetan … edonon daude ikusgai. Galdera da: horiek, eragina dute gugan? Haurrentzako marrazki bizidunetan erabiltzen diren kolore, musika, eta gehienbat pertsonaiak erakargarriak dira, eta horiekin identifikatuta sentitzen dira. El estereotipo plástico: entre la creatividad y la identificación cultural testuan azaltzen den moduan, “disneyzación” munduan izugarri zabaltzen ari den gertaera dugu; ondorioz,  haurrak egunero ikusgai dituzten horiek kopiatzen saiatzen dira etengabe, haiengan eragin negatiboa eraginda. Izan ere, haien ustez, ikusten duten hori besterik ez da existitzen, ikusten duten hori da duten eredu bakarra, bestelakorik existituko ez balitz bezala.

Beraz, haurrek behien eta berriz modu berdinetan adierazten dituzte gauzak, eskema berdina jarraituta, duten aukera bakarra izango balitz bezala; beste modu batera esanda, ikusten dituzten horiek estereotipo bilakatzen dira. Modu honetan, originaltasun eza nabarmena da, orokortasuna eta uniformetasuna gailentzen baitira, banakako zein adierazpen naturalaren gainetik.

Irakasle ugarik gainera, haurrek adierazteko duten modu intuitiboaren aurrean haien gustuko diren kolore, neurri zein formak inposatzen dizkiete, gauzak argi eta polit adierazteko duten gogoa dela eta. El dibujo infantil y la influencia de la cultura visual: todas las imagenes del mundo caben en un dibujo testuan adierazten den moduan, pensar que el cometido principal del arte es representar la realidad, nos obliga a interpretar como un síntoma de desarrollo positivo el paso del garabato a la figura. Ondorioz, helduen gustu eta haurrek adierazteko duten moduaren arteko desakordioak zeresan handia du honetan; eragin nabarmena du honek eta zailtasun ugari eragiten dizkie, haurrek artea autoexpresiorako bide bezala baliatzea ekidinez.
Lowenfald-en hitzekin bat, haurra, berez, artista jaiotzen da, sormena badu, eta hura modua autonomoan islatzen eta garatzen utzi behar zaio, libreki; haiengan ez dugu eraginik izan behar, ezta erreferentziarik eman ere.

Hala ere, egia da sormena ez dela ezerezetik sortzen, horren inguruko jakinduria behar da, esperientzia; beraz, zenbait baliabide eman behar zaizkie. Ondorioz, estereotipazioarekin bukatzeko, zein da soluzioa? Lehen esan bezala, estereotipo plastiko asko daude. Beraz, umeek estereotipo horiek saihestu ditzaten, helduen interferentzia ekiditea da helburu, eredu aniztasuna eskainiz, modu horretan interesen araberako aukeraketa kritikoa eman dadin, adierazpena pertsonalagoa zein aberatsagoa bihurtuz.

Argi dago, beraz, haurrak mugatuta daudela, haien ezagupen falta nabarmena da. Horren aurrean, aldaketak zein desbideratzeak aurkeztu ditzaketeen eskemak ditugu, estereotipoen amaierarekin bat egiteko baliabide eta tresna moduan baliatu beharko ditugunak.

Hala ere, haurrek betiko pertsonai zein objektu eta irudiak marraztea ez du zertan negatiboa izan behar; horietatik abiatuta, haurrari errekurtso plastiko desberdinekin (lerroak, formak, koloreak …) saiatzeko balio zaizkion frogatu behar dugu, edo bestela horretara animatu. Era berean, irudi horiek haien heroiek gainditu beharko dituzten arazo zein egoera berri eta desberdinak imajinatzeko balio diezaieke, edo bestela guk egoera horiek planteatu, sormenaren lanketa zein garapena nabarmena den bitartean. Beraz, gure lana aurretik aipatu dugun eragin negatibo hori positibo bihurtzea da, onurak ateraz.

Beraz, gure esku dago arazoa konpontzea, eta emozioak-sentimenduak eta horiek landu zein adierazteko moduak gero eta gutxiago lantzen dituen Hezkuntza Sisteman aurrerapausoak ematea.  

Bibliografia:
El estereotipo plástico: entre la creatividad y la identificación cultural Imanol Agirre Arriaga. Universidad Pública de Navarra 

Alfredo Palacios. (2006). El dibujo infantil y la influencia de la cultura visual: todas las imágenes del mundo caben en un dibujo. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario