martes, 4 de noviembre de 2014

Curriculuma

Matematika, ingelesa, gizarte zientziak, euskara, natur zientziak… Eskola hori baina askoz gehiago da. Hezkuntzan matematika eta hizkuntza alorren balorazioa nagusitzen da, zeina curriculumean zientifikoa den ororen lehentasunarekin batera ondorio negatiboak eragiten dituen eremu artistikoan. Modu honetan, LOMCE legeak Hezkuntza Artsitikoak ikasgaia, ez-derrigorrezkoa bilakatu du, ikasgaia bigarren plano batean geratzen delarik, ez-garrantzizkotzat joz.

Hezkuntza Artistikoa irakasgaiari plastika izena eman diogu guztiok betidanik, ikasle zein irakasle. Plastika buztina, igeltsua, etab. bezalako materia biguna modelatzearen ondorioz objektuen sorkuntzan oinarritzen den artea edo teknika dugu. Eta ederki biltzen du honek guk txikitan plastika orduan egiten genituenak.

Horretan marrazketa librea, buztinezko eskultura txikiak, plastilinarekin irudi desberdinak, akuarela … besterik ez genuen egiten; tartean testulibururik ez zegoen, azterketarik ez, ongi pasatzen genuen …  Argi dago Hezkuntza Artistikoa ikasgai ludikotzat hartua izan dela betidanik, horretan egiten genituen jarduera praktikoengatik. Eta honakoa izan daiteke Hezkuntza Artistikoa aintzat ez hartzeko arrazoia.

Aldiz, Hezkuntza Artistikoa gure oinarri diren aspektu afektibo, emozional eta estetikoak lantzeko proposatutako ikasgaia dugu, baina horretarako ikasgaia behar bezala bideratu eta prozesatu beharko da. Ikasgaiak bildu eta modu honetan landu beharreko oinarrizko dimentsioak hiru dira: hautematzailea: aztertzen ikasi, jakin eta aztertutakoa ulertu; produktorea: egiten ikasi, adierazi edo transformatu; eta emozionala: modu sentikorrean disfrutatzen ikasi. Gainera, curriculuma sexu berdintasuna, askatasunerako hezkuntza, demokrazia, berdintasuna, bakea, ingurunearen zaintza eta  garapen iraunkorra bezalako jarrera, balore eta arauetara egon beharko da bideratua.

Guzti honen oinarrian, helburu diren neska-mutilen emozio eta sentimenduak adierazten lagundu, haien formakuntza kulturalerako bide izan, disfrutatzeko modu izan, irudi zein inguratzen dituen kultura bisualen aurrean haien zentzu kritikoa esnatzeko gaitasuna izan, eta artea medio desberdinekin praktikatzera ohitu daude.

Hezkuntza Artistikoa, beraz, ez da soilik irakasleak materialak banatu eta guk horiek gure nahieran moldatu eta erabiltzea, dibertitzen garen bitartean; nahiz eta teknika eta metodologia berriekin esperimentatzen utzi beharrezkoa izan, ez gara horretan bakarrik geratu behar. Ondoren horien bitartez sortutako sormen lan horiek aztertu eta guztion artean komentatu beharko ditugu, adierazi nahi izan duguna azalduz, zergatiak argituz, horretan izan ditugun zailtasun eta erraztasunak jakinaraziz (emozioak lantzen diren bitartean) … Horretaz gain ere, inguratzen gaituenak transmititzen dizkigun mezuak irakurtzen irakatsi beharko zaie, nahiz eta konturatu ez horiek eragin nabarmena baitute gugan. Irakaslearen erantzukizuna, beraz, nabarmena da, bere lana modu egokian gauzatu nahi izatekotan, bera baita solasaldi hauek bideratu beharko dituenak. Honen aurrean, aldiz, gure garaian egiten zuten bezala, hark materialak banatu eta haurrak haien nahieran murgil daitezen utz zezakeen, emaitzei erreparatu gabe, harentzako guztiz lan erosoa eta sinplea bihurtuz.

Planteatu beharreko metodologia  idealak, beraz, honakoak bildu beharko ditu: aktiboak izan: ezagutza artistikoak barneratzeko modua esperientzia sortzaileen bitartez da; parte-hartzaileak izan: ikaslea ikaskuntza prozesu propioan zehar esku-hartzaile izan behar du; integratzilea izan: hizkuntza artistiko desberdinak integratu hauek jarduera koherente desberdinetan islatuz; ingurunearekin lotura: ingurune hurbila erreferentziatzat hartu, motibazio iturritzat, dokumentazio iturritzat, analisi iturritzat …; jakintza-alorren arteko kolaborazioa; ikertzailea: modu autonomoan ezagutzak barneratzeko modua, behaketa zein esperientzia testuinguruetan jarrita.

Hauetan guztietan, beraz, egin behar ditu azpimarratzeak irakasleak; hauetan guztietan egin behar ditu jarraipenak; haien artean osagarriak dira, eta guztietan aurrerapausoak zein garapenak emateko maila berean landuak behar dute izan, garrantzi eta balore berdina baitute guztiek. Aurretik esan bezala irakaslearen eskuetan dago hau guztia, hein batean bere ardura da ikasleek behar bezalako hezkuntza jasotzea. Haiek haien lanak behar bezala eginda, beraz, ikasgai guztiek izan beharreko errekonozimendua izatea emango da, eta LOMCE-k egin duen bezalako gutxiespenekin bukatzea gerta liteke, azken batean helburu den gure hezkuntza integrala jasotzeko alor guztiak behar bezala landu beharra daude. Beraz, hausnarketarako galdera: Zertarako irakatsi? Zer irakatsi? Nola irakatsi?

Bibliografia:
Didactica de la Educacion Artistica. Marin, Ricardo

No hay comentarios:

Publicar un comentario