jueves, 5 de junio de 2014

Gida-AURKIBIDEA

  1. SARRERA: Zergatik Magisteritza ikasi? Zer-nolako irakaslea izan nahi dut?
  2. 1. Zer da artea? + UhArte Arte Garaikidearen Zentrora bisita
  3. Zergatik irakatsi artea?
  4. Hezkuntza Artistikoaren perspektiba nagusiak
  5. Kultura bisuala
  6. Lan-proiektuak
  7. Sortze lana: SEXISMOA
  8. ONDORIOAK
  9. EBALUAZIO ERRUBRIKA

0. SARRERA: Zergatik Magisteritza ikasi? Zer-nolako irakaslea izan nahi dut?

Betidanik izan dut buruan Magisteritza ikastearen ideia, Gorputz Heziketako irakasle bezala aritzea gustatuko bailitzaidake. Haurrekin aritzea benetan gustoko dudan zerbait da; Berriozarko Mendialdea II ikastetxean praktiketan egon nintzen bitartean bizitako esperentzia benetan atsegina eta aberasgarria izan zen.

Aurretik esan bezala Gorputz Heziketako irakasle bezala aritzea gustatuko litzaidake, nire afizio handienetako bat txikiekin elkarbanatzen dudan bitartean. Kirola da nire hobby nagusia. Gainera haren praktika haurtzaroan ezinbestekoa ikusten du, haurrek bizi osasungarria izatera ohitzeko, elikadura egoki baten bitartez, eta adin horietan hain ohikoak diren obesitatea bezalako gaixotasunak ekiditen saiatzeko.

Dakigunez, haurtzaroa da haurraren etorkizuna baldintzatuko duen etapa nagusia; beraz, etorkizunean autonomo eta aski izatea baimenduko dioten baloreak irakastea garrantzizkoa ikusten dut. Muga eta helburuak finkatu eta horiek erdiesteagatik borrokatzen irakatsi beharko zaie, baino apaltasuna, errespetua eta begirunea bezalako baloreen pean, baztertzeak alde batera utzita. Egokia eta beharrezkoa da garaile suertatzeko nahia eta desira izatea, noski, baino hura kontrolatzen irakatsai beharko zaie, arrakastatsu suertatzeko gainontzekoak zapaldu eta gutxiesteko inolako beharrik ez dagoela ikusaraziz.

Kontzientzia da garrantzizko eta zeresan handia duen beste baloreetako bat; duten oro baloratzen irakatsi behar zaie, duten hezkuntza estimatzen, duten ingurunea balioesten, haiek laguntzeko prest dagoen kide eta lagun oro aintzat hartzen, haiek dituzten antzeko jarrerak barneratu ditzaten saiatuz.

Honekin batera, egunero, ikastetxean gehienbat, mintzatzen duten hizkuntzaren baloratzea nabarmendu beharko zai, gero eta gehiago baitira nahiz eta D ereduan ikasi haien irakasleei gazteleraz hitz egin eta erantzutea berdin zaienak. Hizkuntza bat menperatzeak, edozein izanda ere, duen garrantzia eta dakarren aberasgarritasuna ikusarazi beharko zitzaien; hizkuntza bat galtzea, eta are gehiago hura ikastea ukatu oker handienetakoa da. Gauzak horrela, haurrak haien hizkuntza den honetan hitz egiteko motibatu beharra dira.

Irudimena eta sen-artistikoa ere garrantzizkoa da ere, izan ere dena ez da logikoa eta dena ez ditu 1+1=2 bezalako antzeko proposizioak jarraitzen. Askotan, ohikoak eta egunerokoak izan ez daitezkeen egoera desberdineei aurre egiteko sortu beharko dute, asmatu, ikertu, erantzuna bilatu... Horregatik sormena landu eta garatzearen garrantzia. Jolas eta kirol berriak asma ditzaten aginduko nieke, teknologia berriak denbora tarte batean, behintzat, alde batera utz ditzaten saiatuz; tristea eta larria da haurrak haien buruak baino handiagoak diren tresna-teknologikoekin eskuetan ikustea, bideo-jokoak besterik ez eta teknologia-munduan murgiltzea besterik ez dutela buruan. Pantailaren aurrean ematen dituzte orduak eta orduak, haien lagunekin bizi ditzaketen ekintza ahaztezin eta liluragarri ugariez disfrutatu beharrean, guk gure garain egin izan genuen bezala.

Aurretik esandako guztia era egokian aurrera eramateko, beharrezkoa da izango ditugun ikasle denak sankon ezagutzea; honakoa da haiek momentuoro beharrezko duten erantzun egokia emateko modu bakarra. Haien nahiak eta desirak, kezkak eta egonezinak ezagutzea gustatuko litzaidake, haiek gidatzen saiatu eta beharrezkoa izango duten laguntza ahalik eta modu egoki eta eraginkorrenean jasotzeko.

Bukatzeko, dakigunez, hezkuntza da gure haurrak ezjakintasunean hezteko sistema bakarra. Beraz, gure haurren eskubide den hezkuntza hori, erakoa eta modu aproposean jasoa izateagatik borrokatu beharko dugu, haur horiek beharrezko balore egokiak barneratu eta benetako hiritar eta gizakiak bihurtu daitezen.

1. Zer da artea? + UhArte Arte Garaikidearen Zentrora bisita

Artea betidanik marraztea eta margotzearekin erlazionatu izan da; arte entzuterakoan, margolanak zein marrazkiak dira burura etortzen zaizkigunak, eskulturekin batera. Gainera, edertasunarekin izan da lotua beti; artista onak kontsideratuak izan dira margolan, pintura, eskultura eder eta perfektuak sortu dituzten egileak. Behin eskolan artea ideiaren irudi errepresentatibo bat bilatzea agindu ziguten, hau da, gizartearentzat artea zer den islatzen zuten irudiak. Ez dakit zergatik, baino gainontzeko klase-kideak, ni bezala, pinturak eta eskulturak eraman zituzten, eta asko eta asko errepikatuak izan ziren, La Gioconda, Gernika, Munchen Oihua, Miguel Angel-en David ... Eraman genituen artelanen inguruan hizketan, ia gehienak famatuak zirela (guztiok ezagutzen genituen) ondorioztatu genuen, bai eta horien artean artelan abstrakturik ez zegoela.

Haurrak ginenean bezala, gelako artista koloreztatzeko orduan marratik ateratzen ez zena zen, edota marrazki polit-politak egiten zituena, errealitatea hobekien islatzen zuena, zirriborrorik gabeak. Argi dago, beraz, gizarteak artearen inguruan dituen usteak; baino topikoak dira horiek, mitoak ... Oker gabiltza, beraz, ahaztu beharrekoak dira, egia ez baitira.





Gizakiak, gizaki denetik, harreman estua izan du artearekin. Azken batean ikusten, sentitzen, pentsatzen ... duena adierazteko eta komunikatzeko balio izan dio mendeetan zehar.

Artistek, filosofoek, hezitzaileek, psikologoek, soziologoek ... askotariko azalpenak eman dituzte artearen inguruan. Nork bere ikuspegitik azaldu izan du zer den artea, eta askotariko iritziak ipini dituzte mahai gainean. Besteak beste, energia deskargatzeko bidetzat hartua izan da; plazera ematen duen ekintza gisa; bizitzari ihes egiteko modutzat; ezarrita dagoena zalantzan jartzeko tresnatzat; ikaskuntza emozionala lortzeko aukera gisa; eta errealitateko elementu kontrajarriak bateratzeko baliabide bezala definitu dute zenbaitek. Kasu honetan ere: zenbat buru, hainbat aburu.

Argi dago, beraz, artea konplexuagoa den gaia dela. Beraz, zer da artea? "Artea errealitatea edo irudimena nolabait adierazteko giza ekintza da. Horretarako, askotariko tresnak erabili ohi dira, hala nola materia, irudia, soinua, gorputz-adierazpena eta abar, hartzailearen irudimena edota emozioa suspertzeko helburuarekin."

Artea, beraz, ez da marrazketan trebeak direnentzako soilik, ez dira esku-lanak soilik, ez da marrazketa librea besterik. Gizakia bihozbera den aldetik, adierazteko beharra du, gure sentimenduak eta egonezinak kaleratzeko modua da, gure irudimena garatzeko bidea. Horretaz gain, gainontzekoen adierazpenak ere ulertzen eta errespetatzen ikasi behar dugu, enpatia garatuz.

Konplexua den gaia da, beraz, alor desberdinak biltzen dituena, ez da adierazpen hutsa. Praktikatzen: adierazpen plastikotik Hezkuntza Artistikora testuan azaltzen den moduan, betiko Plastika "adierazpen plastikoa" baino zabalagoa da. Adierazpen plastikoa izenak irakasgaiaren xede eta ahaleginak adierazpenaren prozedura zehatzera murrizten ditu. Baino aurretik azaldu bezala landu beharrekoa ez da adierazpen soila; norberaren egite pertsonaletik haruntzago joanez, besteen lanen ezagutzarako, interpretaziorako eta ulermenerako tresna eta baliabidea izan behar du.

Modu honetan, arloaren izen berrira ohitzen hasi beharko ginake, adierazpen plastikoa Arte Hezkuntzagatik ordezkatuz. Izan ere, ohiko beste ikasgaietan bezala, ez da bakarrik praktika lantzen, pentsamendua baizik, beste askoren artean. Arte Hezkuntza ez da sormena bakarrik, beste hainbat gaitasun lantzen dira ere. Ikasgai irekia den aldetik, non haurrak haren sentimendu eta sentsazioak modu desberdinetara aditzera eman dezakeen, hau da, margolan, eskultura, performancea, ikus-entzuneko ...-en bitartez, haren sentimendu eta emozioak kontrolatzen eta horiek modu egokian adierazten ikasiko du, besteenak ulertzen eta modu egokian interpretatuko dituen bezala, errespetatzen diren bitartean.

UhArte Arte Garaikidearen Zentroa-ra egindako bisitan azaldu zigutenez, baloratu beharrekoa ez da emaitza, hau da, produktua edo objektua; horren atzean dagoen prozesua baizik, sortze-lan hura egitera bultzatu gaituzten arrazoi eta zergatiak.

Soilik perfekzio zein bikaintasuna baloratzen dituen gizartean bizi gara, non huts egitea zigortua den. Artelanen aurrean, beti, zer da? galdera planteatzen dugu; irudikatutakoa errealitatearekin lotzen saiatzen gara lehendabizi, artelana zentzuzko suerta dakigun. Errepresentazioei errealismoa eta perspektiba mantentzea eskatzen diegu. Oso errealistak, eta ikuspuntu bakarretik adierazita daudenak dira baliotsutzat eta ontzat kontsideratzen ditugunak. Baino perfekzioa existitu ez, eta eginez ikasten da, saiatuz, ahaleginak eginez ... Beraz, estropezu egitekotan, esperientzia horretatik ikasteko baliagarria izango da. Ikasi izan dugun moduan, artelan bat beti zerbaitetan oinarritzen da, nahiz eta errealitatearen errepresentazio fidela ez izan.

Beraz, gizarteak inposatzen dizkigun mugak urratu eta estetika beharra zalantzan jarriz, eta Phillipe de Montebello-ren (New Yorke-ko Metropolitan museoko zuzendaria) hitzekin bat, ez dago artea definitzeko orduan adostasunik, gaur egun edozein gauzari deitzen baitzaio artea; hortaz, ezin daiteke esan hau artea da eta beste hori ez. Beraz, behar berriak planteatu behar dira, eta gizartean indarrean dauden aurreiritziak indargabetu eta desaktibatu.





Hala ere horrelako artelanak merezitako errekonozimendua ez dutela pentsatzen jarraitzen dut. Artea ez dela soilik goiko klasekoek gozatu dezaketen zerbait, ez du zergatik garestia, perfektua, ederra izan behar, ez du zertan museotan ikusgai egon behar, mirestu dezakegu edota nazka sentitu …

Horren aldean, artea nahigabekoa izan daitekeenaren inpresioa dut. Arratsalde batez logelan aspertutik zaudela, buruan inolako ideiarik eduki gabe, margotzeari ekiten diozu. Lortutakoa, artea da, Jackson Pollock artistaren eredua jarraituz; gauzak ilustratu beharrean, modu azkar eta bat-batekoan adieraztea, dena nahastuko zuen teknika bat erabili.

Oraindik ere, artelan asko eta asko autorea ospetsua izateagatik direla baloratuak uste dut. Baino nola aldatu ikuskera hori, baldin eta inguratzen gaituen guztiari balioa ematen zaio bakarrik dotorea, polita eta garestia izateagatik? Eta nola ulertu zer den artea? Arte ona ala txarra al dago? Dena al da artea? Gizarteari gauza asko ulertu eta irakasteko geratzen zaizkigu ...

Bibliografia:
Agirre, Imanol (1997). Adierazpen plastikotik Hezkuntza Artistikora

http://eu.wikipedia.org/wiki/Arte


Power pointa: Arte Hezkuntza hasiera

2. Zergatik irakatsi Hezkuntza Artistikoa?

Zaila da gutxi ezagutzen eta menperatzen duzun gai baten inguruan hausnartzea. Horregatik, nik artearen inguruan dudan ideia islatuko dut lehenbizi, nola definituko zenuke artea? galderari erantzunda, ondoren benetako defenizioarekin konparatuz. Askotan oker gabiltza, mitoak eta aurreiritziak eragin handia baitute gugan, eta horregatik uste eta pertzepzio horiek aldatu beharra dago lehenbailen.

Artea gure sentimenduak eta egonezinak kaleratzeko modua da, gure irudimena garatzeko bidea; gizakia bihozbera da, eta dituen sentsazio eta sentimendu horiek irudikatzearen beharra du. Gertaerak hauteman eta ulertzeko banakako modua da; irudimenak, mundu desberdinetan zehar bidaiatzea baimentzen digu, ametsak balira; ikerketara eta esperimentaziora bultzatzen gaitu, eta horretan izandako banakako bizipen eta sentzazio bereziak ezagutarazi eta adierazteko beharra dugu, batzuetan margolanen bidez nabarmentzen dena, bestetan olerki, abesti edota liburuak baliatuta ... Artea funtsezkoa da, desadostasunak eta gizartea kritikatzeko tresna baita; Dewey pedagogo famatuaren hitzetan oinarrituta, pertsonek bere irudia eraiki baino gehiago egin beharko lukete, bere inteligentzia bere sistema soziala berreraikitzeko erabiliz.

Artearen irakaskuntza funtsezkoa da, haurrek haren aplikapenak ulertu, eta modu egoki batean onurarako baliatu dezakete, dibertitzen diren bitartean, azkeneko hau baita hezkuntza-alor honen ezaugarrietako bat, gure irudimenak eragindua. Haurrek gertaerak modu desberdinetan ulertu eta interpretatzera ohitu behar dira, eta Arte Hezkuntza zein Musika bezalako ikasgaien bitartez mundua modu desberdinetan interpretatzen ikas dezakete, gure barnean daukagun sen-artistikoa dela medio; gainditzeko zaila den arazo baten aurrean honi aurre egiteko bide desberdinak aurkitzeari erreferentzia egin nahi diot honekin.

Praktikatzen: adierazpen plastikotik Hezkuntza Artistikora testuan azaltzen den moduan, Howard Gardner, Rudolf Arnheim eta Elliot Eisner ederki asko erakutsi digute arteak nortasunaren garapenean ez ezik, adimenaren hobekuntzan eta ezagutza orokorrerako estrategien prestakuntzan duen balioa.

Beraz ... Zergatik amore eman arazoen aurrean? Beti egongo dira horri aurre egiteko modu eta estrategia desberdinak; esan beharra dago, Matematiken ikaskuntzak arazo horri erantzuna emateko soluzioak nola bilatzen ez digula erakutsiko. Gehienetan, logikak, gure sen-artistikoa erabat baztertzen du. Eragiketa bat burutzeko orduan soluzioa ez badugu aurkitzen, blokeatzen gara, aurrera ez atzera egin ezinik, roboten antzera. Sormena izango litzateke horri aurre egiteko tresna. Modu honetan, beraz, Arte Hezkuntzaren irakaskuntzaren beharraren inguruan ez zen eztabaidatu beharko, eta ez zen zalantzan jarri beharko, orain gutxi indarrean jarritako LOMCE legeak egiten duen antzera.

Lowenfeld-ek adierazpen plastikoak garapen pertsonalean duen garrantziaz ohartarazi gintuen aspaldian, eta bere ideietan oinarritu zen plastikako didaktikaren azkenaurreko erreforma; baina atzera pausoak eman dira. LOMCE legeak Hezkuntza Artsitikoak ikasgaia, Arte Hezkuntza eta Musika biltzen dituena, ez-derrigorrezkoa bilakatu du, eta hemendik aurrera Hezkuntza Artistikoa eta derrigorrezkoa ez den hizkuntza baten artean hautatu beharko da; modu honetan, Arte HEzkuntza ikasgaia bigarren plano batean geratzen da, ez-garrantzizkotzat joz.

Matematika, ingelesa, gizarte zientziak, euskara, natur zientziak… Eskola hori baina askoz gehiago da. Eskola sormenerako lekua ere bada, eta horregatik, mota guztietako adierazpen artistikoek daukate lekua bertan. Baino hezkuntzan matematika eta hizkuntza alorren balorazioa nagusitzen da, zeina curriculumean zientifikoa den ororen lehentasunarekin batera, ondorio negatiboak eragiten dituen eremu artistikoarengan, aspektu afektibo, emozional eta estetikoak alde batera utzita, eta esperientzia artistikoari lekua kenduz.

Jarduera artistikoek garapen kognitiboan dute eragina. Besteak beste, arreta, kontzentrazioa, irudimena, memoria, behaketa, autokonfiantza, borondatea ... lantzen direlako. Era berean, haurraren garapen sozio-emozionalari ere mesede egiten dio arte heziketak. Izan ere, haurrak bere burua onartu behar du, bere ahalmen eta muga guztiekin. Onarpen horrek lotura izango du haurrak bere buruaz duen ikuspegiarekin, eta horrek zuzenean eragingo du bere jokabidean; orain eta etorkizunean. Baina ez hori bakarrik, jarduera artistiskoen bidez, haurraren zentzumenak landu eta garapen pertzeptiboa ere sustatzen da. Espazioa, formak, koloreak, ehundurak, soinuak, sentipenak eta esperientzia bisualak adierazpenerako estimulu anitzak dira.

Arte hezkuntzak haurrari egiten dizkion ekarpen guztien artean, baina, bada bereziki garrantzitsua den bat: sormena. Malgutasuna, originaltasuna, etorria, independentzia, kritika, autokritika ... landu ahal izango ditu. Zerbait sortzean, analisi gaitasuna, aukeratzeko gaitasuna, loturak egiteko gaitasuna eta sintesi gaitasuna, jartzen dira martxan, besteak beste. Prozesu horretan haurraren esperientziek eta ezagutzek hartzen dute parte.

Beraz ... Hain mekanikoak diren eduki eta ezagutzak irakasteaz gain, haurrei haiek haien kabuz esperimentatzeko aukera eman beharko zitzaien, haiek bila ditzaten haien interesen eta nahien arabera haien buruetan suertatzen zaizkien galderen erantzunak, irudikatuz, hausnartuz ... Haurra independiente eta bere burua aski duena bilakatuko zen horrela, porrotaren aurrean indartsua, arazoen aurrean irtenbideak emateko gaitua, garapen pertsonala bermatuz.

Haurrak ezagutzarenganako interes handia dauka, haien kabuz ikertu, pertsona arduratsuak bilakatzen diren bitartean. Pertsona bat heztea ez da bere buruan informazio eta ezagutza transmititu eta barneratzea. Pertsona bat heztea bizitzarako prestatzea da, hau da, autonomo izaten laguntzea, zenbait balore irakastea, elkarlanean aritzen laguntzea, kooperatiboki, gizarteaz hausnartaraztea, kritikoa izaten laguntzea ... Guzti horretarako espazio eta baliabide jakin batzuk eskaini eta inguru eta anbientazio egokiak beharrezkoak dira. Aurrera egiteko tresnak, errekurtsoak, baliabideak eskaintzea da heztea.

Hezkuntzak izan behar duen helburu garrantzitsuenetariko bat pertsona bakoitzak bere burua ezagutzea, nor den jakiten ahalbidetzea litzateke; bakoitzak bere bihotza entzun eta horren arabera jokatzea da. Eta ez bakarrik bakoitzak bere burua ezagutzea, baizik eta ikasleek elkar ezagutzeko aukera izatea ere. Gaitasun honek besteek adierazten dituzten sentimenduen, emozioen, jokatzeko moduen arabera bakoitzaren izaera zein den jakitea inplikatzen du, enpatia garatuz. Era honetan, zenbat eta gehiago adierazi, gero eta gehiago ezagutuko dugu elkar. Eskolek erlaziorako, elkartrukatzeko eremua izan behar dute, komunikazioa sustatzen den bitartean.

Aurretik aipatutako guzti hauek Arte Hezkuntza lantzearen ondorio eta emaitza dira, Marian Lopez-en Posibilidades de ser a través del arte eta Marin Vidal-en Zergatik irakatsi artea? artikuluetan azaltzen den moduan; onurak, beraz, ugariak dira. Horregatik, beharrezkoa da gure barnean ezkutatzen den artista ezagutarazi eta ezagutzera ematea, margolan zein idatzien bitartez izan, baino ixilik ez gelditu, eta zure sentipen oro adierazi eta agerian jarri. 


Bibliografia:
http://www.hikhasi.com/artikulua/1872

Lopez Cao, Marian. Posibilidades de ser a través del arte

Viadel, Marin (1991). Zergatik irakatsi Artea


Power pointa: Arte Hezkuntza hasiera

3. Hezkuntza Artistikoaren perspektiba nagusiak

Un modelo de educacion artística que sirve de referencia a la intervención educativa, y probablemente el más difundido, es aquél que plantea como objetivos primordiales: el desarrollo en los usuarios de destrezas manuales, el mayor dominio psicomotriz, y el desarrollo en la medida de lo posible de un cierto gusto estético. Ados al gaude?

Ez da harritzekoa, honakoa, artearen irakaskuntza tradizionalak produkzioa eta kontsumoa helburu zituen gizarteari erantzuna emateko artista trebeak formatzeko beharrarekin izan duen lotura estuagatik; horiek ere indarrean jarraitzen dute egun, eta nabarmena da horrek gugan duen eragina.

Behin, artea ideiaren irudi errepresentatibo bat bilatzea agindu ziguten, hau da, gizartearentzat artea zer den islatzen zuten irudiak. Gainontzeko gelakideak, ni bezala, pinturak eta eskulturak eraman zituzten, eta asko eta asko errepikatuak izan ziren, La Gioconda, Gernika, Munchen Oihua, Miguel Angel-en David ... Eraman genituen artelanen artean, ia gehienak famatuak ziren, guztiok ezagutzen genituenak, ederrak, perfektuak ... Eta horien artean artelan abstrakturik ez zegoen.

Honekin islatu izan nahi dena zera da, kontzepzio tradizional hauek gugan duten eragin handia, izan ere honakoa eskolatze alor guztietan gehien hedatutako joera izan da. Hala ere, dakigunez, momentu historiko bakoitzean, hezkuntza- eta esku-hartze soziokulturalen orientabideak unean indarrean zeuden ikuskera kulturalei erantzuna ematen diete; hezkuntza orientabide desberdinak beraz, ikuskera kultural desberdinen aldaketarekin bat egiten dute, eskutik helduta.

Los diferentes tipos de aprendizaje artistico pueden ser complementarios y no tienen por qué ser excluyentes. Honetan oinarrituta, Hezkuntza Artistikoa ikaskuntza esanguratsua suertatzeko, zein baldintza eman behar dira?

Esiner-en esanetan, Hezkuntza Artistikoan aditua, artearen ikaskuntzan barneratu beharrakoa bi multzo handi eta orokorretan banatzen da: batetik, egia da funtsezkoa dela eduki artistiko zehatzak, artearen inguruko historia, estetikaren inguruko ezagutzak, kultura bisualaren gaineko edukiak ... barneratzea; baino bestetik, entzuten ikasi, iritzi desberdinak errespetatu, lan egiteko aukerako ohiturak onartu, elkartasuna, bestelakoa denaren onespena ... bezalako ohiturak eta baloreak lantzea ezinbestekoa da ere. Honako hau, Hezkuntza Artistikoak denboran zehar izan dituen hezkuntza-orientabideen emaitza izan da.

Produkzio sistemari lotutako Hezkuntza Artistikoak, irakaskuntza akademizista bezala ezaguna, eredu tradizionala dugu. Izenak adierazten duen moduan, ekoizpenean zentratuta (Industria Iraultzari lotuta) eta horretarako edertasunean zein perfekzioan oinarrituta, marrazkiaren irakaskuntza da funtsa, maisuaren agindu eta teknikak jarraituta, eta ikaslea esku trebezian hornitzen duen bitartean, mimetismoa helburu delarik.



Honen aldean, Hezkuntza Artistikoa sormenaren eta autoespresioaren garapen gisa dugu. Bi mundu gerrak eragindako ondorio latzen aurrean, krisiari aurre egin behar zitzaiolakoan, gizakiak manifestatzeko beharra zuen, haien desadostasuna, amorrua, sumina, egonezina ... adierazteko beharra. Artea gizartea kritikatzeko tresna bihurtzen da. Dewey pedagogo famatuaren hitzetan oinarrituta, pertsonek bere irudia eraiki baino gehiago egin beharko lukete, bere inteligentzia bere sistema soziala berreraikitzeko erabiliz. Modu honetan, subjektibitatea, emozio-mundua eta talde- eta komunitate-nortasuna indartzen dira. Maisuak ez du inolako mugarik ezartzen, norbanakoaren berezko ekintza da, nahita egindakoa, norbanakoak haien sentimendu eta emozioak kaleratzeko beharra baitu. Imitazioa baztertuta, eta ebaluaziori uko eginda, norbanakoak barruan ezkutatzen den artista ezagutzera emango du, bere buruarekiko konfiantza bereganatzen duen bitartean; bere bihotza entzun eta horren arabera mugituko da. Modu honetan ere, haren adierazpenak onartuak izan zitzaten gustatuko litzaiokeen aldetik, besteetan ulertuko ditu ere, enpatia sustatuz. Alderdi hau, benetan garrantzi eta ezinbestekotzat jotzen dut, Einsten-en hitz hauek adierazten duten moduan: "En los momentos de crisis, sólo la imaginación es más importante que el conocimiento".




Urteak aurrera egin ahala, eta honekin batera, arduratzen gintuen krisi kulturala bigarren plano batean geratzen da, ikus-entzunezkoak haren lekua hartzen dutelarik. Honekin batera etapa berri bat hasten da. Kultura bisualaren ulermenerako Arte Hezkuntzarekin batera, irudien munduak, publizitateak bultzaturik, gugan duen eraginaz jabetzen gara. Filosofo garikidea zen Derrida-rekin bat, en toda representacion hay unos poderes dioen moduan, irudi horietan mezu bat transmititzen da, produktoreen interesen araberakoak, eta zeharkako modu batean, inplizituki, barneratzen dizkigutenak. Horregatik, horiek irakurtzen ikasi eta ulertzeko beharra dago. Oraingoan, argazkiak, diseinuak, ikus-entzunekoak eta gehienbat bat irudiak ordezten dituzte lan artistikoak, eta horietan presente dauden argia, plano, kolore, egitura desberdinak aztertzeari ekin behar zaio, ondoren horiek kritikoki irakurtzeko.


Honekin batera, Arte Hezkuntza diziplina gisa agertzen da, DBAE izenarekin ezaguna (Dsicipline-based Art-Education), eta Hezkuntza Artistikoa alorrak landu beharko zituen edukiak ordenatu eta planifikatzea proposatzen du, historian zehar eman diren aldaketen araberako sintesi moduko bat eginez, Hezkuntza Artistikoa ikasgaia osatuko duten oinarrizko diziplina desberdinak bilduz, honakoak: arte historia, estetika, sorkuntza eta kritika; artea eta artistaren rola gure kulturan ezagutzearekin batera, artearen kulitateez gozatzen irakatsi behar zaigu. Baino horrekin batera, ekoizpenarekin lotutako produktuak sortzen eta irudi bisualak analizatzen, interpretatzen eta analizatzen irakatsi behar zaigu. Horiekin bereganatzearekin batera, gainontzeko ikasgaiak antzera, teoria zein praktika uztartzen dituen ikasgaia eraikiko da, ebaluatuak izan daitezkeen ezagutza zein gaitasun multzoa osatuko duten aldetik.

Beraz... Hezkuntza Artistikoa nola margotzen irakatsi, prozedura artistiko hutsak erakutsi eta artista famatuen bizitzak zein haien obra arrakastatsuak ezagutaraztea baino gehiago da ...


Bibliografia:

Lopez Cao, Marian. Posibilidades de ser a través del arte

Barragan. Modelos de Educación Artística

Power pointa: Arte Hezkuntzaren perspektiba ezberdinak

4. Kultura bisuala

Egun kultura bisualean murgildurik gaude, irudien munduan bizi gara. Ikus-kultura, bisuala den eta gugan eragina duen guztia da; izan ere, egun, irudiz inguratuta gaude, eta zer esanik ez haur txikiak. Egunerokotasunean, zuzenean nahiz zeharka, telebistan, interneten, aldizkarietan, komikietan, kaleko iragarkietan, horma-irudietan ... irudiak presente daude nonahi. Galdera da: ikusten dugun hori, eragina du gugan?

Haurrek marrazki bizidunak izugarri gustoko dituzte, baino irudi horien atzean balore, familia-eredu, klase sozial ezberdinak, kultura … daude, mezu bat transmititzen da, produktoreen interesen araberakoak, eta zeharkako modu batean, inplizituki, barneratzen dizkigutenak. Haurrentzako marrazki bizidunetan erabiltzen diren kolore, musika, eta gehienbat pertsonaiak erakargarriak dira, eta horiekin identifikatuta sentitzen dira, horren atzean dauden ideologia eta kultura barneratzen dituztelarik, nahiz eta konturatu ez; filosofo garikidea zen Derrida-rekin bat, en toda representacion hay unos poderes, eta horiek haurren nortasunak eraikitzen dituzte, gure esperientziatik abiatu eta oinarritu beharrean.

Haurrek orduak eta orduak ematen dituzte pantailaren aurrean. Nahiago dute etxean geratu, telebista ikusten, bideo-jokoekin dibertitzen, edota interneten nabigatzen, haien lagunekin milaka esperientzia eder bizi baino. Dagoeneko, ez dira guk haurrak gineneko haur berdinak; guk inoiz ez genuen etxera bueltatzeko ordua. Ehundaka abentura desberdinetan murgiltzen genituen gure buruak, eta horretarako ez genuen ezeren beharrik, natura aski zen. Herriko plazan geundelarik ere, aita-amak etxeko lehiotik entzuten genituen, etxera bueltatzeko ordua zela ohiukatzen, baino gu gure horretan jarraitzen genuen. Azkenean, haien aginduak ez betetzeagatik, hurrengo egunean etxetik ez ateratzearekin zigortzen gintuzten, eta hura zen gehien izorratu eta amorratzen gintuena, etxean gure aspergarritasuna amaigabea baitzen. Bizitako aparteko momentu ahaztezin horiek dira benetan heltzea eragin digutenak. Baina lehen esan bezala, aspaldiko kontuak dira horiek. Egun ordenagailu eta mugikorrak dira haurren jostailurik preziatuenak, eta horiek gabez ezin dira bizi.

Infancia y cultura visual artikuluan Arthur Efland-ek adierazten duen moduan, el resultado de la cultura visual actual de los niños es una mezcla de diversas producciones culturales que tienen en común ver a los niños como a un grupo específico de consumidores. La infancia se ha convertido en un segmento de mercado ... Ya no se percibe al niño como una mente en desarrollo, sino como a un consumidor.



Haurrek mendekotasun handia dute egun, behin eta berriz ikusten dutenak eragindua. Manipulazio antzeko bat ematen dela esan dezakegu; haurrak ez dira gai ikusten dutenaren aurrean aukeraketa bat egiteko; mutilak Super Man bezalako pertsonai indartsuarekin identifikatzen diren moduan, neskak Hellow Kitty zein Barbie-ak ederrak dituzte eredu. Haiek imitatzeko nahia dute beti; perfektuak dira, eta haien modukoak izateagatik borrokatuko dute. Haien maitasun-platonikoak izanik, haien edertasun-kanona jarraitu eta haien moduko izaerak izatera behartuta ikusten dituzte haien buruak; aldiz, horiek ez lortzekotan, ondorio negatiboak nabarmenak izango dira, beste batzuen artean, frustrazioa, desadostasuna, zoriontasun-eza, ziurtasun-gabezia, beldurra, samintasuna, inbidia, balorazio negatiboak ... Gure burua ez dugu onartuko.



Aniztasuna betidanik existitu izan da, eta askotan hura ez da errespetatua izan; aurretik esan bezala, bikaintasunaren ideia erakutsi digute behin eta berriz, jarraitu beharreko prototipo eta eredu perfektuak, horiek nonahi daude ikusgai. Horren aurrean, hura lortzen ez zuena, baztertua eta mespretxatua izan da. Egun ere, horrelakoak gertatzen dira, eta askotan gainera. Baino aniztasuna errealitate bat da, jazoera bat, eta hura baloratzen irakatsi behar zaie haurrei. Perfekzioa existitzen ez da; beraz, helduok beraiekin eztabaidatuz eta elkarrizketaren bitartez, beraiengan jarrera kritikoa sustatzen ahalegindu beharko ginake. Ikusgai dauden irudi guzti hauek, aproposak ez direnak eta kontsumoa helbru dutenak, eragina dute gugan, eta horregatik, jarrera kritiko bat garatzea ezinbestekoa da; ikusle pasiboak izan beharrean, ikus kultura landu beharko genuke elkarrizketa eta eztabaida sustatuz. Gure ingurunea eta errealitatea ezagutu behar dugu, eta inguratzen gaituen hori kritikoki baloratu.

Arte Ederretan doktoregoa den Alfred Porres-en hitzetan, identificar imagen y realidad de manera tan inmediata conlleva el riesgo de olvidar que la imagen no es la realidad sino una de sus representaciones posibles y que, tras cada representación, siempre hay alguien que media. Irudiak eraikitze bat dira, eta ez dute errealitatea islatzen, baizik eta interesen arabera moldatzen. Askotan, guk egin izan dugun moduan, PhotoShop eta Gimp bezalako programen bitartez, helburu ezberdinekin, errealitatea manipulatu eta gure nahien arabera eraldatzen dugu, irreal bihurtzen dugularik. Horren aurrean, haurrek, transimitu nahi diren mezu horiek irakurtzen eta kritikoki interpretatzen ikasi beharko dute, eta haien ezagutza propioak eraiki; horretarako, era egokian hezi beharko ditugu, haiek izan daitezen haien buruengatik erabaki ditzaten, eta ez gizartea, gugan zeresan handia duena. Horrela, Dewey pedagogo famatuaren hitzetan oinarrituta, pertsonek bere irudia eraiki baino gehiago egin beharko lukete, bere inteligentzia bere sistema soziala berreraikitzeko erabiliz. Beraz, hona hemen erronka berri bat: curriculumak bere baitan hartu kultura bisualaren analisiaren inguruko perspektiba zabalagoa, Fernando Hernandez irakaslearekin bat: el objeto de la educación artística vendría a ser el estudio crítico de la construcción social de la experiencia o la cultura visual



Bibliografia:
Hernandez, Fernando (2002). Educación y cultura visual

Efland, Arthur (2005). Infancia y cultura visual

Power pointa: Kultura bisuala eta Arte Hezkuntzaren perspektiba ezberdinak

5. Lan proiektuak

Eskolak, tradizionalki, ikasle-profil bakarra onartu du; arlo akademikoan nabarmentzearekin batera ikasketa-espediente ezinhobea zuten ikasleak izan dira adimentsuak kontsideratu diren bakarrak. Urteetan zehar indarrean egon da, eta gaur egun ere zentzu askotan dirau hezkuntza estandarizatu hau. Honek ez du pertsona bakoitzak dituen gaitasunak garatzea ahalbidetzen, ezta indibiduook elkarrengandik desberdintzen gaituzten berezitasunak errespetatzen ere; hain garatuak ez ditugun gaitasunak erakustera behartzen gaituzte, ditugunak agertzea baimentzen ez diguten bitartean.

Ikasketetan emaitza onak ateratzen dituzten pertsonak daude, baina, agian, harremanatzen eta gizarteratzen ez dakitenak. Edo, alderantziz, ikasketetan hain ona ez izanik, jendearekin erlazionatzeko gaitasun handia duenik ere bada. Zerbaitetan arrakasta izateko adimena beharrezkoa da, baina arlo bakoitzean adimen desberdinak erabiltzen dira. Era berean, Einstein zer izan zen Michael Jordan baino adimentsuagoa? Biak adimentsuak ziren, baino esparru desberdinetan. Honelako adibide asko aipa genitzake, adimentsua izatea arlo akademikoan bikaina izatea, guk esango genukeen bezala, “un maquina”, “un cerebrito” ez dela soilik ikusaraziz.

Beraz, galdera da, zer da adimentsua izatea? Howard Gardner psikologoak adierazi zuen moduan, adimena arazoak konpontzeko gaitasuna edota kultura- edo gizarte-ingurune baterako balio handiko produktuak ekoizteko gaitasuna da. Horretarako, elkarreraginean dauden adimen bat baino gehiago ditugu, eta horietako batzuk besteak baino garatuagoak agertzen dira pertsona bakoitzean. Hortaz, ikaskuntza-prozesua eraikitzeko unean, bakoitzak garatuago duen adimen hori azalerazi beharra dago; izan ere, sendotasunetatik abiatuz, ahulagoak ditugun beste adimenak indartzea ahalbidetzen da.

Zentzu honetan, adimen anizkunen teoriak ikaslearen indargune, jakin-min eta interesei ematen die garrantzia, eta hauek oinarri izanik, bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako jakintzak eta esperientziak bereganatzen direla dio. Horregatik, ikaslearen indargune, jakin-min eta interesei eman behar zaie garrantzia, eta hauek oinarri izanik, bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako jakintzak eta esperientziak bereganatzea erdiesten da. Modu honetan, nola eman horri erantzuna?

Ikasleak ezagutzarenganako interes handia dauka, bai, baino horretarako haren ahalmen eta dohainak erakutsi eta azaleratzeko aukera emango dion metodologia beharrezkoa da, metodologia tradizionalak deuseztatzearekin batera. Irakasleak gidaturiko talde txikietan garatzen den eta ikaslea erdigune hartuta gauzatzen den ikaskuntza gisa defini genitzake lan proiektuak; horren helburua, ikasleen interesetatik, esperientziatik eta ezagutzetatik jalgiriko problematika bati erantzuna ematea da, adiera praktikoan, prozesua ixten duen produktu finala lortuz.

Ikasleek haien nahi eta interesen araberako problematika bat identifikatu, gertukoa, eta haien bizitzetan presente dagoena formulatu ostean, horri erantzuna eman beharko diote. Modu honetan, ikasleeak ezagutza bere egiteaz gain, elkarlanean arituko da bere gelakideekin. Eskola-ezagutzan funtsezkoa den elkarreragin soziala aldarrikatzen du; maila indibidualekoaren eta sozialekoaren arteko integrazioa baimentzen du: ikasleen, irakasleen eta, noski, edukiaren arteko elkarreragin-prozesuak ezinbestekoak dira ezagutza garatzeko. Hiru elementuen arteko beharrezko interakzioak ikaskuntza-irakaskuntza prozesua etengabe birdiseinatzea eta berregokitzea agintzen du, identifikatutako ezagutza berrien arabera moldatzeko.

Kontua ez da gauzak egitea egitearren, behartuta. Jarduera informazioa bilatzea, esperimentatzea, lege fisikoak deskubritzea, jarduerak planifikatzea, erabakiak hartzea, egindako lanaren inguruko gogoeta egitea eta izandako arrakasta eta porrotak jakinaraztea bezalako trebeziak mobilizatzeko gaitasunean datza; beharrezkoa da uneoro aktibo egotea, eztabaidan, erabakiak hartzen ...
Metodologi tradizionalarekin konparatuta, haurrak diziplinazko ezagutza, eguneroko bizimoduari dagozkionak eta gizarte eta ingurugiro alorretako problematika lantzen ditu. Egunerokotasunean aurrera egiteko baliatuko ditu ezagutza horiek; horregatik, ikaslearen ideiak eta interes guneak lantzen diren aldetik, ikaslearen rol aktiboa sustatzen da, ezagutza eraikiz eta berreraikiz. Modu honetan, haurra motibatuta aurkituko da, eroso, bere horretan, pozik, bere beharrak asetzen dituen bitartean; bere buruan sinistuko du, konfiantzaz gainezka ibiliko da, autonomo bilakatuko da, eta gauzak egiteko gai delakoaz konturatuko da, bere buruaz oso harro. Beraz ...

Modu honetan, aurretik finkatutako helburuak lortzeko, Lilian Dabdou Alvarado-ren gogoetak ederki isaltzen duen moduan, “el verdadero maestro no es aquél que te presta sus alas, sino el que te ayuda a desplegar las tuyas”. Denok dugu sortzaile eta berritzaile izateko aukera; eta aukera diot, bai. Izan ere, guk gure ingurunera moldatzen gara, eta ingurune horrek sormena sustatu dezake edo ez; eskolaren kasuan, sortzailea izango da bakoitzaren originaltasuna, ideia berriak, autonomia, garapen emozionala eta beste hainbeste garatzeko aukera ematen badu. “Creativo es quien produce algo nuevo y valioso, y ese algo no necesariamente ha de ser una obra de arte; puede ser una idea, una solución a un problema, un nuevo producto…” dio Petra María Pérezek, Hezkuntzaren Teorian katedratikoa eta Valentziako Unibertsitateko Sormen eta Berrikuntza Hezitzaileen institutuko partaideak.

Galdera da, non dago horretarako giltza? Hezkuntza ez da transmisiboa izan behar; haurrek, informazioa haien buruetan sartu baino, berritzaile izaten, huts egin eta horri aurre egiten, euren buruei galderak planteatzen, ikertzen, deskubritzen, asmatzen, konparatzen, euren kabuz baloratu eta aukeratzen, ekimena izaten ... ikasi behar dute; hau da, haiek beraiek izaten.

Guzti honek birmoldaketa eskatzen du eskolako ohiko antolakuntza eta funtzionamenduan; irakasleek transmititzaileak izateari utzi, aginduak alde batera utzita, eta gidari bihurtzea eskatzen du horrek, haurraren berezko garpen prozesuan lagun izanda. Lowenfeld-ekin bat, Seguruenik, gure eskoletan irakatsi beharko liratekeen oinarrizko trebetasunetako bat maisuaren erantzun eta argibideak itxaron beharrean erantzunak deskubritu eta bilatzeko ahalmena da. Hain zuzen ere, eragile hori dago jarduera artistiko baten funtsezko esperientzien barruan ...”.

Pertsona bat heztea ez da bere buruan informazio eta ezagutza transmititu eta barneratzea. Pertsona bat heztea bizitzarako prestatzea da, hau da, autonomo izaten laguntzea, zenbait balore irakastea, elkarlanean aritzen laguntzea, kooperatiboki, gizarteaz hausnartaraztea, kritikoa izaten laguntzea, bere naturaltasuna baloratzea, erritmoa errespetatzea, ulertzea ... Guzti horretarako espazio eta baliabide jakin batzuk eskaini eta inguru eta anbientazio egokiak beharrezkoak dira; aurrera egiteko tresnak, errekurtsoak, baliabideak eskaintzea da heztea, konfiantzazko giroan, non maitasuna elkarri erakusten diogun. Berritzaile izaten ausartzeak bakoitzak bere buruarengan konfiantza izatea eskatzen du, baita emozio eta sentimenduak modu egokian kudeatzen jakitea, frustrazioa kasu. Horregatik, eskola espazio sortzaile bilakatu dadin nahi badugu, haurren hezkuntza emozionala ere oso kontutan izan beharko dugu. Eskolak emozio eta sentimenduak ulertu eta ezagutzeko gaitasuna landu behar du eta autoestimu positibo eta errealista garatzen lagundu behar du, horrela seguru sentitzea, arriskuei aurre egiteko gaitua sentizea, akatsari beldurrik ez izatea ... lortuko da, ikaskuntza esangurastu bat sustatuz.

Beraz ... Zeinahi metodologia aldaketa proposatu beharko lirateke, honako galdera hauen erantzunak gidatuko luketenak: Zertarako irakatsi? Zer irakatsi? Nola irakatsi? 



Bibliografia:

Arregi, Xabier. HIK HASI, 140 zenbakia, 30-32 or

Hernandez, F. Ventura (1992). Curriculuma proiektuen bidez nola antolatu

Power pointa: Metodologia. Lan proiektuak. Kasu zehatzak

6. Sortze-lana: SEXISMOA

Sexismoari buruzko sortze-lana egiteko ideia nahiko izan genituen, betidanik pil-pilean dagoen gaia delako, egunerokoa. Ideiak ugariak ziren: bideo bat, collage bat, argazki sekuentzia bat, mural bat, publizitate iragarki bat ... Autore desberdinak aztertzen egon ondoren, Barbara Krauyer eta Gerrila Girls-en lanetan ikusitako ideiaren antzeko bat egitea erabaki genuen, hau da, sexismoari kritika, collage batean islatuta, slogan bati atxikiturik.

Dena manipulatiboa delakoaren ideian oinarrituta, collage-an gorputz erdia emakumearena eta beste erdia gizonarena duen gizakia agertuko da, haien aurpegiak trukatuta ere, aipatutako manipulazio hori adieraziz. Ikus daitekeen moduan, emakumea erdi biluzik dago, gizona ez bezala; izan ere, emakumeek beti edertasun-kanona eta jarrera sentsual eta probokatzaileak adieraztearekin erlazionatu da, beharra eta agindua izango balitz bezala, gizona asetzeko helburuarekin.



Slogan-ari dagokionez, deigarria, sinplea eta hausnarketara bultzatzen gaituen bat aukeratu dugu, honakoa: DENA MANIPULAGARRIA DA! Aurrera edo atzera goaz? Letrari dagokionez, ez dugu betiko letra polita eta perfektua erabili; haserrea eta amorrua adierazteko helburuarekin, puntazorrotza den bat erabili dugu.

Sexismoak jaiotzatik, sexuaren arabera, zenbait rol inposatzen dizkigu; hau da benetan kritikatu nahi duguna, txikitatik jasotzen dugun manipulazio hau, gizartea baita gugatik erabakitzen duena.
Adibidez, emakume jaiotzen bazara, arropa arrosarekin janzten gaituzte, eta panpinaren bat jasotzen dugu opari gisa. Gizonek, aldiz, arropa urdinarekin jantzi eta baloiak izan ohi dira haien opari nagusiak. Antzinako ohiturak dira horiek, baino egun oraindik mantentzen direnak. Hortaz, nahiz eta aurrera goazela uste, errealitatea ez da hori. Aurrerapausoak eman dira, noski, baino sexismoa oraindik ere indarrean dago.

Sinplea eta deigarria izango den lana egitea genuen buruan, hunkigarria, gugan eta ikuslearengan eragina izango zuena, hausnartzera bultzatuz. Horretarako, sexismoaren aurkako kanpaina antzeko bat egitea simulatu dugu, gure sortze-lana Iruñea barreneko espazio jendetsu eta publiko ezberdinetan aurkeztuz eta erakutsiz, hala nola, El Sarioko atarian, autobus publikoetan, autobus geltokietan, La Morea bezalako merkataritza-guneetan, …

Bukatzeko, izandako zailtasun eta erraztasunei dagokienez, egunerokotasuneko eta jadanik landutako gaia denez, informazioa bilatzeko orduan ez dugu problemarik izan. Aldiz, gaurkotasuneko gaia izanik, hain ezaguna, zaila egin zaigu hura kritikatzeko ideia original eta sinplea bilatzea, ikusleak hunkitu eta hausnartzera bideratuko lituzkeena, ez baikenuen betidanik eginak izan diren antzeko bideoak egin nahi. Behin ideia argi genuela, zaila egin zaigu kanpaina simulatzeko egindako irudiak PhotoShop-en bidez prestatzea.


7. ONDORIOAK

Hezkuntza Artistikoa ikasgaian ikasitakoa sei hausnarketa desberdinetan islatu dut, bakoitzean gai desberdina jorratzen dudalarik. Horietan, teoria nire esperientziarekin uztartu dut, nire iritzia azalean utziz.

Gaiak honakoak izan dira: Zer da artea?, Zergatik irakatsi artea?, Hezkuntza Artistikoaren perspektiba nagusiak, Kultura bisuala, Lan proiektuak eta Sortze-lana.

Oraingoan, gai bakoitzaren inguruan ateratako ondorio nagusiak islatuko ditut hemen, garrantzizkoenak, laburpen gisa, landutako gai desberdinak lotzen saiatuz.

Batetik, kontzepzio tradizionalek gugan eragin handia izaten jarraitzen dute oraindik ere. Artea betidanik marraztea eta margotzearekin erlazionatu izan da; arte entzuterakoan, margolanak zein marrazkiak dira burura etortzen zaizkizunak, eskulturekin batera. Gainera, edertasunarekin izan da lotua beti; artista onak kontsideratuak izan dira margolan, pintura, eskultura eder eta perfektuak sortu dituzten egileak. Alde horretatik, arte ona ala txarra al dago? Dena al da artea? bezalako galderekin behingoz bukatu eta gizarteari gauza asko ulertu eta irakasteko geratzen zaizkigu ...

Asko dira Hezkuntza Artistikoaren bitartez garatzen diren gaitasunak: esaterako, arreta, kontzentrazioa, irudimena, memoria, behaketa, autokonfiantza, borondatea ... Era berean, haurraren garapen sozio-emozionalari ere mesede egiten dio, izan ere, haurrak bere burua onartu behar du, bere ahalmen eta muga guztiekin. Horretarako, haren sentimendu eta emozioak modu natural eta original eta berritzailean adierazi eta haurra independiente eta bere burua aski duena bilakatuko da, porrotaren aurrean indartsua, arazoen aurrean irtenbideak emateko gaitua, garapen pertsonala bermatuz. Baina ez hori bakarrik, jarduera artistiskoen bidez, haurraren zentzumenak landu eta garapen pertzeptiboa ere sustatzen da; espazioa, formak, koloreak, ehundurak, soinuak, sentipenak eta esperientzia bisualak adierazpenerako estimulu anitzak dira. Baino horiek guztiak lantzeko, eta era egokian gainera, eskoletan lantzen diren edukien birmoldaketa beharrezkoa da.

Arte Hezkuntza diziplina gisa perspektibak adierazten duen moduan, DBAE izenaz ezaguna (Dsicipline-based Art-Education), Hezkuntza Artistikoa alorrak landu beharko zituen eduki eta diziplinak lau dira: arte historia, estetika, sorkuntza eta kritika; artea eta artistaren rola gure kulturan ezagutzearekin batera, artearen kulitateez gozatzen irakatsi beharko zitzaigun. Baino horrekin batera, ekoizpenarekin lotutako produktuak sortzen eta irudi bisualak analizatzen, interpretatzen irakatsi ere.

Egun kultura bisualean murgildurik gaude, irudien munduan bizi gara; irudiz inguratuta gaude, eta zer esanik ez haur txikiak. Egunerokotasunean, telebistan, interneten, aldizkarietan, komikietan, kaleko iragarkietan, horma-irudietan ... irudiak presente daude nonahi. Irudi horien atzean balore, familia-eredu, klase sozial ezberdinak, kultura … daude, mezu bat transmititzen da, produktoreen interesen araberakoak, eta zeharkako modu batean, inplizituki, barneratzen dizkigutenak; eragina hainbestekoa da non, haurren nortasunak eraikitzen dituzten, gure esperientzietatik abiatu eta oinarritu beharrean.

Modu honetan, haurrei mezu horiek kritikoki irakurtzen irakatsi beharko zitzaien, horien aurrean haien ezinegonak, desadostasunak, amorrua ... azaleratzea baimendu beharko zitzaien, artea ezarrita dagoena zalantzan jarri eta kritikatzeko tresna baliagarri izanik. Baino horretarako haren ahalmen eta dohainak erakutsi eta azaleratzeko aukera emango dion metodologia beharrezkoa da, metodologia tradizionalak deuseztatzearekin batera; originaltasuna, ideia berriak, autonomia, garapen emozionala eta beste hainbeste garatzeko aukera eman beharko zitzaien, haien interes eta beharretatik abiatuta, eroso senti daitezen, gogotsu, eta aktibo, ezagutza bere egiten duten bitartean.

Modu honetan, gure sortze-lanen antzeko proiektuak eraikiko zituzten. Lan egiteko nahia eta gogoa izanik, eta ez behartuta, ikertzeari ekin, galderak planteatu, eta horiei erantzuna emateko irrikiaz, lan-proiektu ederrak izango ziren honen guztiaren emaitza, non haurrak edukiak eta ezagutzak barneratzeaz gain, gizarteaz hausnartaraztea, kritikoa izatea eragingo zuen, eta alde horretatik autonomo bihurtuko zen, elkarlanean aritzen ikasten duen bitartean, kooperatiboki, zenbait balore barneratzearekin batera, hala nola, naturaltasuna baloratzea, gainontzekoen erritmoa errespetatzea, besteak ulertzea ...