Sexismoari
buruzko sortze-lana egiteko ideia nahiko izan genituen, betidanik
pil-pilean dagoen gaia delako, egunerokoa. Ideiak ugariak ziren:
bideo bat, collage bat, argazki sekuentzia
bat, mural bat, publizitate iragarki bat ...
Autore desberdinak aztertzen egon ondoren, Barbara Krauyer eta
Gerrila Girls-en lanetan ikusitako ideiaren antzeko bat egitea
erabaki genuen, hau da, sexismoari kritika, collage
batean islatuta, slogan bati atxikiturik.
Dena
manipulatiboa delakoaren ideian oinarrituta, collage-an gorputz erdia
emakumearena eta beste erdia gizonarena duen gizakia agertuko da,
haien aurpegiak trukatuta ere, aipatutako manipulazio hori adieraziz.
Ikus daitekeen moduan, emakumea erdi biluzik dago, gizona ez bezala;
izan ere, emakumeek beti edertasun-kanona eta jarrera sentsual eta
probokatzaileak adieraztearekin erlazionatu da, beharra eta agindua
izango balitz bezala, gizona asetzeko helburuarekin.
Slogan-ari
dagokionez, deigarria, sinplea eta hausnarketara bultzatzen gaituen
bat aukeratu dugu, honakoa: DENA
MANIPULAGARRIA DA! Aurrera edo atzera goaz? Letrari
dagokionez, ez dugu betiko letra polita eta perfektua erabili;
haserrea eta amorrua adierazteko helburuarekin, puntazorrotza den bat
erabili dugu.
Sexismoak
jaiotzatik, sexuaren arabera, zenbait rol inposatzen dizkigu; hau da
benetan kritikatu nahi duguna, txikitatik jasotzen dugun manipulazio
hau, gizartea baita gugatik erabakitzen duena.
Adibidez,
emakume jaiotzen bazara, arropa arrosarekin janzten gaituzte, eta
panpinaren bat jasotzen dugu opari gisa. Gizonek, aldiz, arropa
urdinarekin jantzi eta baloiak izan ohi dira haien opari nagusiak.
Antzinako ohiturak dira horiek, baino egun oraindik mantentzen
direnak. Hortaz, nahiz eta aurrera goazela uste, errealitatea ez da
hori. Aurrerapausoak eman dira, noski, baino sexismoa oraindik ere
indarrean dago.
Sinplea
eta deigarria izango den lana egitea genuen buruan, hunkigarria,
gugan eta ikuslearengan eragina izango zuena, hausnartzera bultzatuz.
Horretarako, sexismoaren aurkako kanpaina antzeko bat egitea simulatu
dugu, gure sortze-lana Iruñea barreneko espazio jendetsu eta publiko
ezberdinetan aurkeztuz eta erakutsiz, hala nola, El Sarioko atarian,
autobus publikoetan, autobus geltokietan, La Morea bezalako
merkataritza-guneetan, …
Bukatzeko,
izandako zailtasun eta erraztasunei dagokienez, egunerokotasuneko eta
jadanik landutako gaia denez, informazioa bilatzeko orduan ez dugu
problemarik izan. Aldiz, gaurkotasuneko gaia izanik, hain ezaguna,
zaila egin zaigu hura kritikatzeko ideia original eta sinplea
bilatzea, ikusleak hunkitu eta hausnartzera bideratuko lituzkeena, ez
baikenuen betidanik eginak izan diren antzeko bideoak egin nahi.
Behin ideia argi genuela, zaila egin zaigu kanpaina simulatzeko
egindako irudiak PhotoShop-en bidez prestatzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario