jueves, 5 de junio de 2014

7. ONDORIOAK

Hezkuntza Artistikoa ikasgaian ikasitakoa sei hausnarketa desberdinetan islatu dut, bakoitzean gai desberdina jorratzen dudalarik. Horietan, teoria nire esperientziarekin uztartu dut, nire iritzia azalean utziz.

Gaiak honakoak izan dira: Zer da artea?, Zergatik irakatsi artea?, Hezkuntza Artistikoaren perspektiba nagusiak, Kultura bisuala, Lan proiektuak eta Sortze-lana.

Oraingoan, gai bakoitzaren inguruan ateratako ondorio nagusiak islatuko ditut hemen, garrantzizkoenak, laburpen gisa, landutako gai desberdinak lotzen saiatuz.

Batetik, kontzepzio tradizionalek gugan eragin handia izaten jarraitzen dute oraindik ere. Artea betidanik marraztea eta margotzearekin erlazionatu izan da; arte entzuterakoan, margolanak zein marrazkiak dira burura etortzen zaizkizunak, eskulturekin batera. Gainera, edertasunarekin izan da lotua beti; artista onak kontsideratuak izan dira margolan, pintura, eskultura eder eta perfektuak sortu dituzten egileak. Alde horretatik, arte ona ala txarra al dago? Dena al da artea? bezalako galderekin behingoz bukatu eta gizarteari gauza asko ulertu eta irakasteko geratzen zaizkigu ...

Asko dira Hezkuntza Artistikoaren bitartez garatzen diren gaitasunak: esaterako, arreta, kontzentrazioa, irudimena, memoria, behaketa, autokonfiantza, borondatea ... Era berean, haurraren garapen sozio-emozionalari ere mesede egiten dio, izan ere, haurrak bere burua onartu behar du, bere ahalmen eta muga guztiekin. Horretarako, haren sentimendu eta emozioak modu natural eta original eta berritzailean adierazi eta haurra independiente eta bere burua aski duena bilakatuko da, porrotaren aurrean indartsua, arazoen aurrean irtenbideak emateko gaitua, garapen pertsonala bermatuz. Baina ez hori bakarrik, jarduera artistiskoen bidez, haurraren zentzumenak landu eta garapen pertzeptiboa ere sustatzen da; espazioa, formak, koloreak, ehundurak, soinuak, sentipenak eta esperientzia bisualak adierazpenerako estimulu anitzak dira. Baino horiek guztiak lantzeko, eta era egokian gainera, eskoletan lantzen diren edukien birmoldaketa beharrezkoa da.

Arte Hezkuntza diziplina gisa perspektibak adierazten duen moduan, DBAE izenaz ezaguna (Dsicipline-based Art-Education), Hezkuntza Artistikoa alorrak landu beharko zituen eduki eta diziplinak lau dira: arte historia, estetika, sorkuntza eta kritika; artea eta artistaren rola gure kulturan ezagutzearekin batera, artearen kulitateez gozatzen irakatsi beharko zitzaigun. Baino horrekin batera, ekoizpenarekin lotutako produktuak sortzen eta irudi bisualak analizatzen, interpretatzen irakatsi ere.

Egun kultura bisualean murgildurik gaude, irudien munduan bizi gara; irudiz inguratuta gaude, eta zer esanik ez haur txikiak. Egunerokotasunean, telebistan, interneten, aldizkarietan, komikietan, kaleko iragarkietan, horma-irudietan ... irudiak presente daude nonahi. Irudi horien atzean balore, familia-eredu, klase sozial ezberdinak, kultura … daude, mezu bat transmititzen da, produktoreen interesen araberakoak, eta zeharkako modu batean, inplizituki, barneratzen dizkigutenak; eragina hainbestekoa da non, haurren nortasunak eraikitzen dituzten, gure esperientzietatik abiatu eta oinarritu beharrean.

Modu honetan, haurrei mezu horiek kritikoki irakurtzen irakatsi beharko zitzaien, horien aurrean haien ezinegonak, desadostasunak, amorrua ... azaleratzea baimendu beharko zitzaien, artea ezarrita dagoena zalantzan jarri eta kritikatzeko tresna baliagarri izanik. Baino horretarako haren ahalmen eta dohainak erakutsi eta azaleratzeko aukera emango dion metodologia beharrezkoa da, metodologia tradizionalak deuseztatzearekin batera; originaltasuna, ideia berriak, autonomia, garapen emozionala eta beste hainbeste garatzeko aukera eman beharko zitzaien, haien interes eta beharretatik abiatuta, eroso senti daitezen, gogotsu, eta aktibo, ezagutza bere egiten duten bitartean.

Modu honetan, gure sortze-lanen antzeko proiektuak eraikiko zituzten. Lan egiteko nahia eta gogoa izanik, eta ez behartuta, ikertzeari ekin, galderak planteatu, eta horiei erantzuna emateko irrikiaz, lan-proiektu ederrak izango ziren honen guztiaren emaitza, non haurrak edukiak eta ezagutzak barneratzeaz gain, gizarteaz hausnartaraztea, kritikoa izatea eragingo zuen, eta alde horretatik autonomo bihurtuko zen, elkarlanean aritzen ikasten duen bitartean, kooperatiboki, zenbait balore barneratzearekin batera, hala nola, naturaltasuna baloratzea, gainontzekoen erritmoa errespetatzea, besteak ulertzea ...

No hay comentarios:

Publicar un comentario