Un
modelo de educacion artística que sirve de referencia a la
intervención educativa, y probablemente el más difundido, es aquél
que plantea como objetivos primordiales: el desarrollo en los
usuarios de destrezas manuales, el mayor dominio psicomotriz, y el
desarrollo en la medida de lo posible de un cierto gusto estético.
Ados
al gaude?
Ez da harritzekoa,
honakoa, artearen irakaskuntza tradizionalak produkzioa eta kontsumoa
helburu zituen gizarteari erantzuna emateko artista trebeak
formatzeko beharrarekin izan duen lotura estuagatik; horiek ere
indarrean jarraitzen dute egun, eta nabarmena da horrek gugan duen
eragina.
Behin,
artea
ideiaren
irudi errepresentatibo bat bilatzea agindu ziguten, hau da,
gizartearentzat artea zer den islatzen zuten irudiak. Gainontzeko
gelakideak, ni bezala, pinturak eta eskulturak eraman zituzten, eta
asko eta asko errepikatuak izan ziren, La Gioconda, Gernika, Munchen
Oihua, Miguel Angel-en David ... Eraman genituen artelanen artean,
ia gehienak famatuak ziren, guztiok ezagutzen genituenak, ederrak,
perfektuak ... Eta horien artean artelan abstrakturik ez zegoen.
Honekin islatu izan
nahi dena zera da, kontzepzio tradizional hauek gugan duten eragin
handia, izan ere honakoa eskolatze alor guztietan gehien hedatutako
joera izan da. Hala ere, dakigunez, momentu historiko bakoitzean,
hezkuntza- eta esku-hartze soziokulturalen orientabideak unean
indarrean zeuden ikuskera kulturalei erantzuna ematen diete;
hezkuntza orientabide desberdinak beraz, ikuskera kultural
desberdinen aldaketarekin bat egiten dute, eskutik helduta.
Los
diferentes tipos de aprendizaje artistico pueden ser complementarios
y no tienen por qué ser excluyentes. Honetan
oinarrituta, Hezkuntza
Artistikoa ikaskuntza esanguratsua suertatzeko, zein baldintza eman
behar dira?
Esiner-en
esanetan, Hezkuntza Artistikoan aditua, artearen ikaskuntzan
barneratu beharrakoa bi multzo handi eta orokorretan banatzen da:
batetik, egia da funtsezkoa dela eduki artistiko zehatzak, artearen
inguruko historia, estetikaren inguruko ezagutzak, kultura bisualaren
gaineko edukiak ... barneratzea; baino bestetik, entzuten ikasi,
iritzi desberdinak errespetatu, lan egiteko aukerako ohiturak onartu,
elkartasuna, bestelakoa denaren onespena ... bezalako ohiturak eta
baloreak lantzea ezinbestekoa da ere. Honako hau, Hezkuntza
Artistikoak denboran zehar izan dituen hezkuntza-orientabideen
emaitza izan da.
Produkzio
sistemari lotutako Hezkuntza Artistikoak, irakaskuntza
akademizista bezala ezaguna, eredu tradizionala dugu. Izenak
adierazten duen moduan, ekoizpenean zentratuta (Industria Iraultzari
lotuta) eta horretarako edertasunean zein perfekzioan oinarrituta,
marrazkiaren
irakaskuntza da funtsa, maisuaren agindu eta teknikak jarraituta, eta
ikaslea esku trebezian hornitzen duen bitartean, mimetismoa helburu
delarik.
Honen
aldean, Hezkuntza
Artistikoa sormenaren eta autoespresioaren garapen gisa dugu.
Bi mundu gerrak eragindako ondorio latzen aurrean, krisiari aurre
egin behar zitzaiolakoan, gizakiak manifestatzeko beharra zuen, haien
desadostasuna, amorrua, sumina, egonezina ... adierazteko beharra.
Artea gizartea kritikatzeko tresna bihurtzen da. Dewey pedagogo
famatuaren hitzetan oinarrituta, pertsonek
bere irudia eraiki baino gehiago egin beharko lukete, bere
inteligentzia bere sistema soziala berreraikitzeko erabiliz. Modu
honetan, subjektibitatea, emozio-mundua eta talde- eta
komunitate-nortasuna indartzen dira. Maisuak ez du inolako mugarik
ezartzen, norbanakoaren berezko ekintza da, nahita egindakoa,
norbanakoak haien sentimendu eta emozioak kaleratzeko beharra baitu.
Imitazioa baztertuta, eta ebaluaziori uko eginda, norbanakoak barruan
ezkutatzen den artista ezagutzera emango du, bere buruarekiko
konfiantza bereganatzen duen bitartean; bere bihotza entzun eta
horren arabera mugituko da. Modu honetan ere, haren adierazpenak
onartuak izan zitzaten gustatuko litzaiokeen aldetik, besteetan
ulertuko ditu ere, enpatia sustatuz. Alderdi hau, benetan garrantzi
eta ezinbestekotzat jotzen dut, Einsten-en hitz hauek adierazten
duten moduan: "En
los momentos de crisis, sólo la imaginación es más importante que
el conocimiento".
Urteak
aurrera egin ahala, eta honekin batera, arduratzen gintuen krisi
kulturala bigarren plano batean geratzen da, ikus-entzunezkoak haren
lekua hartzen dutelarik. Honekin batera etapa berri bat hasten da.
Kultura
bisualaren ulermenerako Arte Hezkuntzarekin
batera, irudien munduak, publizitateak bultzaturik, gugan duen
eraginaz jabetzen gara. Filosofo
garikidea zen Derrida-rekin bat, en
toda representacion hay unos poderes dioen
moduan, irudi horietan
mezu
bat transmititzen da, produktoreen interesen araberakoak, eta
zeharkako modu batean, inplizituki, barneratzen dizkigutenak.
Horregatik, horiek irakurtzen ikasi eta ulertzeko beharra dago.
Oraingoan, argazkiak, diseinuak, ikus-entzunekoak eta gehienbat bat
irudiak ordezten dituzte lan artistikoak, eta horietan presente
dauden argia, plano, kolore, egitura desberdinak aztertzeari ekin
behar zaio, ondoren horiek kritikoki irakurtzeko.
Honekin
batera,
Arte Hezkuntza diziplina gisa agertzen
da, DBAE izenarekin ezaguna (Dsicipline-based Art-Education), eta
Hezkuntza Artistikoa alorrak landu beharko zituen edukiak ordenatu
eta planifikatzea proposatzen du, historian zehar eman diren
aldaketen araberako sintesi moduko bat eginez, Hezkuntza Artistikoa
ikasgaia osatuko duten oinarrizko diziplina desberdinak bilduz,
honakoak: arte
historia, estetika, sorkuntza eta kritika;
artea eta artistaren rola gure kulturan ezagutzearekin batera,
artearen kulitateez gozatzen irakatsi behar zaigu. Baino horrekin
batera, ekoizpenarekin lotutako produktuak sortzen eta irudi bisualak
analizatzen, interpretatzen eta analizatzen irakatsi behar zaigu.
Horiekin bereganatzearekin batera, gainontzeko ikasgaiak antzera,
teoria zein praktika uztartzen dituen ikasgaia eraikiko da,
ebaluatuak izan daitezkeen ezagutza zein gaitasun multzoa osatuko
duten aldetik.
Beraz...
Hezkuntza
Artistikoa nola margotzen irakatsi, prozedura artistiko hutsak
erakutsi eta artista famatuen bizitzak zein haien obra arrakastatsuak
ezagutaraztea baino gehiago da ...
Bibliografia:
Lopez
Cao, Marian. Posibilidades de ser a través del arte
Barragan.
Modelos de Educación Artística
Power
pointa: Arte Hezkuntzaren perspektiba ezberdinak
No hay comentarios:
Publicar un comentario