Egun
kultura bisualean murgildurik gaude, irudien munduan bizi gara.
Ikus-kultura,
bisuala den eta gugan eragina duen guztia da; izan ere, egun, irudiz
inguratuta gaude, eta zer esanik ez haur txikiak. Egunerokotasunean,
zuzenean nahiz zeharka, telebistan, interneten, aldizkarietan,
komikietan, kaleko iragarkietan, horma-irudietan ... irudiak presente
daude nonahi. Galdera da: ikusten
dugun hori, eragina du gugan?
Haurrek
marrazki bizidunak izugarri gustoko dituzte, baino irudi horien
atzean balore, familia-eredu, klase sozial ezberdinak, kultura …
daude, mezu bat transmititzen da, produktoreen interesen araberakoak,
eta zeharkako modu batean, inplizituki, barneratzen dizkigutenak.
Haurrentzako marrazki bizidunetan erabiltzen diren kolore, musika,
eta gehienbat pertsonaiak erakargarriak dira, eta horiekin
identifikatuta sentitzen dira, horren atzean dauden ideologia eta
kultura barneratzen dituztelarik, nahiz eta konturatu ez; filosofo
garikidea zen Derrida-rekin bat, en
toda representacion hay unos poderes,
eta
horiek
haurren nortasunak eraikitzen dituzte, gure esperientziatik abiatu
eta oinarritu beharrean.
Haurrek
orduak eta orduak ematen dituzte pantailaren aurrean. Nahiago dute
etxean geratu, telebista ikusten, bideo-jokoekin dibertitzen, edota
interneten nabigatzen, haien lagunekin milaka esperientzia eder bizi
baino. Dagoeneko, ez dira guk haurrak gineneko haur berdinak; guk
inoiz ez genuen etxera bueltatzeko ordua. Ehundaka abentura
desberdinetan murgiltzen genituen gure buruak, eta horretarako ez
genuen ezeren beharrik, natura aski zen. Herriko plazan geundelarik
ere, aita-amak etxeko lehiotik entzuten genituen, etxera bueltatzeko
ordua zela ohiukatzen, baino gu gure horretan jarraitzen genuen.
Azkenean, haien aginduak ez betetzeagatik, hurrengo egunean etxetik
ez ateratzearekin zigortzen gintuzten, eta hura zen gehien izorratu
eta amorratzen gintuena, etxean gure aspergarritasuna amaigabea
baitzen. Bizitako aparteko momentu ahaztezin horiek dira benetan
heltzea eragin digutenak. Baina lehen esan bezala, aspaldiko kontuak
dira horiek. Egun ordenagailu eta mugikorrak dira haurren jostailurik
preziatuenak, eta horiek gabez ezin dira bizi.
Infancia
y cultura visual
artikuluan Arthur Efland-ek adierazten duen moduan, el
resultado de la cultura visual actual de los niños es una mezcla de
diversas producciones culturales que tienen en común ver a los niños
como a un grupo específico de consumidores. La infancia se ha
convertido en un segmento de mercado ... Ya no se percibe al niño
como una mente en desarrollo, sino como a un consumidor.
Haurrek
mendekotasun handia dute egun, behin eta berriz ikusten dutenak
eragindua. Manipulazio antzeko bat ematen dela esan dezakegu; haurrak
ez dira gai ikusten dutenaren aurrean aukeraketa bat egiteko; mutilak
Super Man bezalako pertsonai indartsuarekin identifikatzen diren
moduan, neskak Hellow Kitty zein Barbie-ak ederrak dituzte eredu.
Haiek imitatzeko nahia dute beti; perfektuak dira, eta haien modukoak
izateagatik borrokatuko dute. Haien maitasun-platonikoak izanik,
haien edertasun-kanona jarraitu eta haien moduko izaerak izatera
behartuta ikusten dituzte haien buruak; aldiz, horiek ez lortzekotan,
ondorio negatiboak nabarmenak izango dira, beste batzuen artean,
frustrazioa, desadostasuna, zoriontasun-eza, ziurtasun-gabezia,
beldurra, samintasuna, inbidia, balorazio negatiboak ... Gure burua
ez dugu onartuko.
Aniztasuna
betidanik existitu izan da, eta askotan hura ez da errespetatua izan;
aurretik esan bezala, bikaintasunaren ideia erakutsi digute behin eta
berriz, jarraitu beharreko prototipo eta eredu perfektuak, horiek
nonahi daude ikusgai. Horren aurrean, hura lortzen ez zuena,
baztertua eta mespretxatua izan da. Egun ere, horrelakoak gertatzen
dira, eta askotan gainera. Baino aniztasuna errealitate bat da,
jazoera bat, eta hura baloratzen irakatsi behar zaie haurrei.
Perfekzioa existitzen ez da; beraz, helduok beraiekin eztabaidatuz
eta elkarrizketaren bitartez, beraiengan jarrera kritikoa sustatzen
ahalegindu beharko ginake. Ikusgai dauden irudi guzti hauek,
aproposak ez direnak eta kontsumoa helbru dutenak, eragina dute
gugan, eta horregatik, jarrera kritiko bat garatzea ezinbestekoa da;
ikusle pasiboak izan beharrean, ikus kultura landu beharko genuke
elkarrizketa eta eztabaida sustatuz. Gure ingurunea eta errealitatea
ezagutu behar dugu, eta inguratzen gaituen hori kritikoki baloratu.
Arte
Ederretan doktoregoa den Alfred Porres-en hitzetan,
identificar imagen
y realidad de manera tan inmediata conlleva el riesgo de olvidar que
la imagen no es la realidad sino una de sus representaciones posibles
y que, tras cada representación, siempre hay alguien que media.
Irudiak
eraikitze bat dira, eta ez dute errealitatea islatzen, baizik eta
interesen arabera moldatzen. Askotan, guk egin izan dugun moduan,
PhotoShop eta Gimp bezalako programen bitartez, helburu ezberdinekin,
errealitatea manipulatu eta gure nahien arabera eraldatzen dugu,
irreal bihurtzen dugularik. Horren aurrean, haurrek, transimitu nahi
diren mezu horiek irakurtzen eta kritikoki interpretatzen ikasi
beharko dute, eta haien ezagutza propioak eraiki; horretarako, era
egokian hezi beharko ditugu, haiek izan daitezen haien buruengatik
erabaki ditzaten, eta ez gizartea, gugan zeresan handia duena.
Horrela, Dewey pedagogo famatuaren hitzetan oinarrituta, pertsonek
bere irudia eraiki baino gehiago egin beharko lukete, bere
inteligentzia bere sistema soziala berreraikitzeko erabiliz.
Beraz,
hona hemen erronka berri bat: curriculumak bere baitan hartu kultura
bisualaren analisiaren inguruko perspektiba zabalagoa, Fernando
Hernandez irakaslearekin bat: el
objeto de la educación artística vendría a ser el estudio crítico
de la construcción social de la experiencia o la cultura visual.
Bibliografia:
Hernandez,
Fernando (2002). Educación y cultura visual
Efland,
Arthur (2005). Infancia y cultura visual
Power
pointa: Kultura bisuala eta
Arte Hezkuntzaren
perspektiba ezberdinak
No hay comentarios:
Publicar un comentario