jueves, 5 de junio de 2014

0. SARRERA: Zergatik Magisteritza ikasi? Zer-nolako irakaslea izan nahi dut?

Betidanik izan dut buruan Magisteritza ikastearen ideia, Gorputz Heziketako irakasle bezala aritzea gustatuko bailitzaidake. Haurrekin aritzea benetan gustoko dudan zerbait da; Berriozarko Mendialdea II ikastetxean praktiketan egon nintzen bitartean bizitako esperentzia benetan atsegina eta aberasgarria izan zen.

Aurretik esan bezala Gorputz Heziketako irakasle bezala aritzea gustatuko litzaidake, nire afizio handienetako bat txikiekin elkarbanatzen dudan bitartean. Kirola da nire hobby nagusia. Gainera haren praktika haurtzaroan ezinbestekoa ikusten du, haurrek bizi osasungarria izatera ohitzeko, elikadura egoki baten bitartez, eta adin horietan hain ohikoak diren obesitatea bezalako gaixotasunak ekiditen saiatzeko.

Dakigunez, haurtzaroa da haurraren etorkizuna baldintzatuko duen etapa nagusia; beraz, etorkizunean autonomo eta aski izatea baimenduko dioten baloreak irakastea garrantzizkoa ikusten dut. Muga eta helburuak finkatu eta horiek erdiesteagatik borrokatzen irakatsi beharko zaie, baino apaltasuna, errespetua eta begirunea bezalako baloreen pean, baztertzeak alde batera utzita. Egokia eta beharrezkoa da garaile suertatzeko nahia eta desira izatea, noski, baino hura kontrolatzen irakatsai beharko zaie, arrakastatsu suertatzeko gainontzekoak zapaldu eta gutxiesteko inolako beharrik ez dagoela ikusaraziz.

Kontzientzia da garrantzizko eta zeresan handia duen beste baloreetako bat; duten oro baloratzen irakatsi behar zaie, duten hezkuntza estimatzen, duten ingurunea balioesten, haiek laguntzeko prest dagoen kide eta lagun oro aintzat hartzen, haiek dituzten antzeko jarrerak barneratu ditzaten saiatuz.

Honekin batera, egunero, ikastetxean gehienbat, mintzatzen duten hizkuntzaren baloratzea nabarmendu beharko zai, gero eta gehiago baitira nahiz eta D ereduan ikasi haien irakasleei gazteleraz hitz egin eta erantzutea berdin zaienak. Hizkuntza bat menperatzeak, edozein izanda ere, duen garrantzia eta dakarren aberasgarritasuna ikusarazi beharko zitzaien; hizkuntza bat galtzea, eta are gehiago hura ikastea ukatu oker handienetakoa da. Gauzak horrela, haurrak haien hizkuntza den honetan hitz egiteko motibatu beharra dira.

Irudimena eta sen-artistikoa ere garrantzizkoa da ere, izan ere dena ez da logikoa eta dena ez ditu 1+1=2 bezalako antzeko proposizioak jarraitzen. Askotan, ohikoak eta egunerokoak izan ez daitezkeen egoera desberdineei aurre egiteko sortu beharko dute, asmatu, ikertu, erantzuna bilatu... Horregatik sormena landu eta garatzearen garrantzia. Jolas eta kirol berriak asma ditzaten aginduko nieke, teknologia berriak denbora tarte batean, behintzat, alde batera utz ditzaten saiatuz; tristea eta larria da haurrak haien buruak baino handiagoak diren tresna-teknologikoekin eskuetan ikustea, bideo-jokoak besterik ez eta teknologia-munduan murgiltzea besterik ez dutela buruan. Pantailaren aurrean ematen dituzte orduak eta orduak, haien lagunekin bizi ditzaketen ekintza ahaztezin eta liluragarri ugariez disfrutatu beharrean, guk gure garain egin izan genuen bezala.

Aurretik esandako guztia era egokian aurrera eramateko, beharrezkoa da izango ditugun ikasle denak sankon ezagutzea; honakoa da haiek momentuoro beharrezko duten erantzun egokia emateko modu bakarra. Haien nahiak eta desirak, kezkak eta egonezinak ezagutzea gustatuko litzaidake, haiek gidatzen saiatu eta beharrezkoa izango duten laguntza ahalik eta modu egoki eta eraginkorrenean jasotzeko.

Bukatzeko, dakigunez, hezkuntza da gure haurrak ezjakintasunean hezteko sistema bakarra. Beraz, gure haurren eskubide den hezkuntza hori, erakoa eta modu aproposean jasoa izateagatik borrokatu beharko dugu, haur horiek beharrezko balore egokiak barneratu eta benetako hiritar eta gizakiak bihurtu daitezen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario