Zaila
da gutxi ezagutzen eta menperatzen duzun gai baten inguruan
hausnartzea. Horregatik, nik artearen inguruan dudan ideia islatuko
dut lehenbizi, nola
definituko zenuke artea?
galderari erantzunda, ondoren benetako defenizioarekin konparatuz.
Askotan oker gabiltza, mitoak eta aurreiritziak eragin handia baitute
gugan, eta horregatik uste eta pertzepzio horiek aldatu beharra dago
lehenbailen.
Artea
gure sentimenduak eta egonezinak kaleratzeko modua da, gure irudimena
garatzeko bidea; gizakia bihozbera da, eta dituen sentsazio eta
sentimendu horiek irudikatzearen beharra du. Gertaerak hauteman eta
ulertzeko banakako modua da; irudimenak, mundu desberdinetan zehar
bidaiatzea baimentzen digu, ametsak balira; ikerketara eta
esperimentaziora bultzatzen gaitu, eta horretan izandako banakako
bizipen eta sentzazio bereziak ezagutarazi eta adierazteko beharra
dugu, batzuetan margolanen bidez nabarmentzen dena, bestetan olerki,
abesti edota liburuak baliatuta ... Artea funtsezkoa da,
desadostasunak eta gizartea kritikatzeko tresna baita; Dewey
pedagogo famatuaren hitzetan oinarrituta, pertsonek
bere irudia eraiki baino gehiago egin beharko lukete, bere
inteligentzia bere sistema soziala berreraikitzeko erabiliz.
Artearen
irakaskuntza funtsezkoa da, haurrek haren aplikapenak ulertu, eta
modu egoki batean onurarako baliatu dezakete, dibertitzen diren
bitartean, azkeneko hau baita hezkuntza-alor honen ezaugarrietako
bat, gure irudimenak eragindua. Haurrek gertaerak modu desberdinetan
ulertu eta interpretatzera ohitu behar dira,
eta Arte
Hezkuntza zein Musika bezalako ikasgaien bitartez mundua modu
desberdinetan interpretatzen ikas dezakete, gure barnean daukagun
sen-artistikoa dela medio; gainditzeko zaila den arazo baten aurrean
honi aurre egiteko bide desberdinak aurkitzeari erreferentzia egin
nahi diot honekin.
Praktikatzen:
adierazpen plastikotik Hezkuntza Artistikora
testuan azaltzen den moduan, Howard
Gardner, Rudolf Arnheim eta Elliot Eisner ederki asko erakutsi
digute arteak nortasunaren
garapenean ez ezik, adimenaren hobekuntzan eta ezagutza orokorrerako
estrategien prestakuntzan duen balioa.
Beraz ... Zergatik
amore eman arazoen aurrean? Beti egongo dira horri aurre egiteko modu
eta estrategia desberdinak; esan beharra dago, Matematiken
ikaskuntzak arazo horri erantzuna emateko soluzioak nola bilatzen ez
digula erakutsiko. Gehienetan, logikak, gure sen-artistikoa erabat
baztertzen du. Eragiketa bat burutzeko orduan soluzioa ez badugu
aurkitzen, blokeatzen gara, aurrera ez atzera egin ezinik, roboten
antzera. Sormena izango litzateke horri aurre egiteko tresna. Modu
honetan, beraz, Arte Hezkuntzaren irakaskuntzaren beharraren inguruan
ez zen eztabaidatu beharko, eta ez zen zalantzan jarri beharko, orain
gutxi indarrean jarritako LOMCE legeak egiten duen antzera.
Lowenfeld-ek
adierazpen plastikoak garapen pertsonalean duen garrantziaz
ohartarazi gintuen aspaldian, eta bere ideietan oinarritu zen
plastikako didaktikaren azkenaurreko erreforma;
baina
atzera pausoak eman dira. LOMCE
legeak Hezkuntza Artsitikoak ikasgaia, Arte Hezkuntza eta Musika
biltzen dituena, ez-derrigorrezkoa bilakatu du, eta hemendik aurrera
Hezkuntza Artistikoa eta derrigorrezkoa ez den hizkuntza baten artean
hautatu beharko da; modu honetan, Arte HEzkuntza ikasgaia bigarren
plano batean geratzen da, ez-garrantzizkotzat joz.
Matematika,
ingelesa, gizarte zientziak, euskara, natur zientziak… Eskola hori
baina askoz gehiago da. Eskola sormenerako lekua ere bada, eta
horregatik, mota guztietako adierazpen artistikoek daukate lekua
bertan. Baino
hezkuntzan
matematika eta hizkuntza alorren balorazioa nagusitzen da, zeina
curriculumean zientifikoa den ororen lehentasunarekin batera, ondorio
negatiboak eragiten dituen eremu artistikoarengan, aspektu afektibo,
emozional eta estetikoak alde batera utzita, eta esperientzia
artistikoari lekua kenduz.
Jarduera
artistikoek garapen kognitiboan dute eragina. Besteak beste, arreta,
kontzentrazioa, irudimena, memoria, behaketa, autokonfiantza,
borondatea ... lantzen direlako. Era
berean, haurraren garapen sozio-emozionalari ere mesede egiten dio
arte heziketak. Izan ere, haurrak bere burua onartu behar du, bere
ahalmen eta muga guztiekin. Onarpen horrek lotura izango du haurrak
bere buruaz duen ikuspegiarekin, eta horrek zuzenean eragingo du bere
jokabidean; orain eta etorkizunean. Baina ez hori bakarrik, jarduera
artistiskoen bidez, haurraren zentzumenak landu eta garapen
pertzeptiboa ere sustatzen da. Espazioa, formak, koloreak, ehundurak,
soinuak, sentipenak eta esperientzia bisualak adierazpenerako
estimulu anitzak dira.
Arte
hezkuntzak haurrari egiten dizkion ekarpen guztien artean, baina,
bada bereziki garrantzitsua den bat: sormena. Malgutasuna,
originaltasuna, etorria, independentzia, kritika, autokritika ...
landu ahal izango ditu. Zerbait sortzean, analisi gaitasuna,
aukeratzeko gaitasuna, loturak egiteko gaitasuna eta sintesi
gaitasuna, jartzen dira martxan, besteak beste. Prozesu horretan
haurraren esperientziek eta ezagutzek hartzen dute parte.
Beraz ... Hain
mekanikoak diren eduki eta ezagutzak irakasteaz gain, haurrei haiek
haien kabuz esperimentatzeko aukera eman beharko zitzaien, haiek bila
ditzaten haien interesen eta nahien arabera haien buruetan suertatzen
zaizkien galderen erantzunak, irudikatuz, hausnartuz ... Haurra
independiente eta bere burua aski duena bilakatuko zen horrela,
porrotaren aurrean indartsua, arazoen aurrean irtenbideak emateko
gaitua, garapen pertsonala bermatuz.
Haurrak
ezagutzarenganako interes handia dauka, haien kabuz ikertu, pertsona
arduratsuak bilakatzen diren bitartean. Pertsona
bat heztea ez da bere buruan informazio eta ezagutza transmititu eta
barneratzea. Pertsona bat heztea bizitzarako prestatzea da, hau da,
autonomo izaten laguntzea, zenbait balore irakastea, elkarlanean
aritzen laguntzea, kooperatiboki, gizarteaz hausnartaraztea, kritikoa
izaten laguntzea ... Guzti horretarako espazio eta baliabide jakin
batzuk eskaini eta inguru eta anbientazio egokiak beharrezkoak dira.
Aurrera egiteko tresnak, errekurtsoak, baliabideak eskaintzea da
heztea.
Hezkuntzak
izan behar duen helburu garrantzitsuenetariko bat pertsona bakoitzak
bere burua ezagutzea, nor den jakiten ahalbidetzea litzateke;
bakoitzak bere bihotza entzun eta horren arabera jokatzea da. Eta ez
bakarrik bakoitzak bere burua ezagutzea, baizik eta ikasleek elkar
ezagutzeko aukera izatea ere. Gaitasun honek besteek adierazten
dituzten sentimenduen, emozioen, jokatzeko moduen arabera bakoitzaren
izaera zein den jakitea inplikatzen du, enpatia garatuz. Era honetan,
zenbat eta gehiago adierazi, gero eta gehiago ezagutuko dugu elkar.
Eskolek erlaziorako, elkartrukatzeko eremua izan behar dute,
komunikazioa sustatzen den bitartean.
Aurretik
aipatutako guzti hauek Arte Hezkuntza lantzearen ondorio eta emaitza
dira, Marian Lopez-en Posibilidades
de ser a través del arte
eta Marin Vidal-en Zergatik
irakatsi artea?
artikuluetan
azaltzen den moduan; onurak, beraz, ugariak dira. Horregatik,
beharrezkoa da gure barnean ezkutatzen den artista ezagutarazi eta
ezagutzera ematea, margolan zein idatzien bitartez izan, baino ixilik
ez gelditu, eta zure sentipen oro adierazi eta agerian jarri.
Bibliografia:
http://www.hikhasi.com/artikulua/1872
Lopez
Cao, Marian. Posibilidades de ser a través del arte
Viadel,
Marin (1991). Zergatik irakatsi Artea
Power
pointa: Arte Hezkuntza hasiera
No hay comentarios:
Publicar un comentario